Ahaztuta daukat hau, bai, badakit!

2008/09/09

Badakit ahaztuta daukadala hau… badakit orain dela denbora piloa ez dudala berri bat bera ere idatzi… badakit ez dakziuela nire buruz ezer… baina…

Hamaika aldiz pentsatu dut uda honetan nire bitakora hau berriz ere martxan jartzea. Hamaika bider izan ditut zuekin harremanetan jartzeko gogoak, zuei nire berri emateko gogoak, edo beste barik nire barrenak husteko gogoak… baina… zertarako idazti? nork irakurtzeko? nori kontatu nire arazoak? ez al da hobe besterik gabe niretzako gordetzea? eta noski! arazoak diodanean, sentimenduak, poztasun uneak… denetarik apur bat esan nahi dut… beti ez dira trsitezia uneak…

 Amaitu nuen uztaileko nire lan "marabillosoa", euki zituen bere momentu onak eta txarrak… jende ona ezagutu nuen, harreman piloa egin nuen , hedabideetako jendearekin, hamaika lurraldetako pertsonekin, besterik gabe nire herriko jende ugarirekin… baina amaitu zen… eta gogoz hartu nuen amaiera, zin dagizuet!

Abuztuan… JAI! jai edo erdi jai… lan ugari bebai, herriko jaiak direla eta ez direla, hau antolatzen , bestea… sekula ez naz espabilatuko, eta ez! ez naiz gai gauzak egin gabe uzteko, nire herriko mugimendu kultural eta herrikoia hondoratzen uzteko, nik egin dezakedan hori egingo dut, eta bakoitzak jakingo du zer duen egiteko… noski! horrek erre ere egiten du, eta urtez urte garai hauetan berdin antzerako banabil ere, ziurrenik datorren urtean antzerako ibiliko naiz, hemendik hara, antolaketa lanetan, hau egiten , bestea egiten…

Iraila ere heldu da, eta nire bizitzarekin zer egin behar ote nuen erabakitzen nengoela, unibertsitaterako bidean, bigarren karrera bat egiteko matrikula egiteko prest nengoela, sorpresa! "eitb24.com-etik deitzen zaitugu, egin zenuen proba gustatu ziagu eta zurekin kontatu nahi dugu gure lan talderako", eta ze aurpegi ipini behar da? suposatzen da hori dela ikasketak amaitutakoan nahi duguna,ez? alegia, ikasketak amaiotu, lan bat aurkitu eta dirua aurreztu, edo behintzat apur bat hobeto bizi ahal izateko diru apur bat izan … baina… hori da benetan nik nahi dudana?? 40 orduko lanaldi bat, asteburuetako txanda batetan, ni bakarik erredakzioan?? Nork esan du ori denik nik nahi dudana? Kontrakorik ere esan al du inork?

 

…to be continued…

heltzear… ! heltzear…!

2008/06/22

Bi egun besterik ez dira geratzen azterketak amaitzeko!

Ez dut pentsatu nahi honekin karrera amaituko dugune edo ez, baina behintzat amaituko dira azterketak eta helduko da lasaitasunerako tartea!

Asteartean azterketak amaitu, segituan bazkaria orain arte, lau urte hauetan, nirekin klasea konpartitu dutenekin… (Zer egingo dugu irailean dagoeneko elkar ikusten ez dugula konturatzen garenean?)

Asteazkenean lanean hasiko naiz! ai ama! lanean! Nire ikasketekin erlazionatutako lan batean!!

eta asteazkena, osteguna ta ostirala bulegoan kokatzen egon ostean, eta nire burua itzaltzeko, Eneko eta biok asteburu pasan joango gara cantabriara… ai ama!!! Zelako gogoak! Asteburu oso bat ezer egin gabe… EZER!!

Itzultzen garenerako, astelehena, hilak 30, astelehena denez, berriz lan, baina asteartean Portugaleten udako lehen jai potentea daukagu, "Virguen de La Guia" eta nik jai daukat lanean, beraz, prestatu dadila Koskojales kalea, orain arteko estress guztia bertan uzteko asmoa daukat eta!

 

Tira, asko ikasi… edo baldin badakizue egizue otoitz ea nonork entzuten zaituzten eta Aizpuru ondo portatzen den gurekin…

MUSU BAT!!

nola da? dena ala ezer ez?

2008/06/18

gertatu ohi da, ezta?

edo eztaukazu ezer edo dena daukazu…

maiz mutil kontuak direla eta entzun izan dut… alegia, hilabeteak eta hilabeteak inor ezagutu gabe egon, inork begietan zirrara hori piztu gabe egon, eta egun batean, benetan sabelean tximileteak hegaka ipintzen dizkizun pertsona hori ezagutzen duzunean, orduan gerturatzen zaizkizu hainbat eta hainbat mutil guapo, jator, eta beste hainbat eta hainbat alde on dituztenak, ezta?

Ba… lanekin ere gertatzen da…

Karrera hasi nuenean hamaika bider entzun behar izan nuen kazetariek oso lan aukera gutxi dituztela, oso lan baldintza kaskarretan… eta batek daki zenbat gauza… orain, eta ikasketak amaitzear… (Eztakit ekainean, irailean ala noiz, baina amaiera hurbil ikusten dut, etorkizun laburreko kontu bat da…!) dagoeneko badaukat udarako lana. Egia da, ez gaitezen engaina, ez da nire bizitzako lana, eta uda iraun bitartean bakarrik izango dudan lana da, bai, bale , badakit!

Gaur, unibertsitateko idazkaritzatik deitu naute… antza, eitb-ko udarako praktiketako konbenioa sinatzera joan behar naiz unibertsitatera… baina… nola da posible oraindik eitb-tik niri baiezkoa eman aurretik unibertsitateak dagoeneko niri sinatzeko paper bat zain dudala esatea? Zeren zain daude Radio euskadiko arduradunak?

Tira… kontua da… orain hamaika zalantza dauzkadala buruan…

… nik badaukat lana, eta pozik nago hartutako erabakiarekin. Ez naiz aberastuko, ez dut nire bizitza hilabete batean konponduko, baina aukera izango dut gauza berriak ikasteko, nire lanari dagozkioten alor berriak ezagutzeko, jende desberdina, bulego bat, ordenagailua, hamaika dei, egunkariak, irratiak, telebistak…

Erabakia hartuta eta hobe ahalik eta bueltarik gutxien ematea ez duzue uste?

SORTE ON!

Albiste batek sentimendu guztiak kolokan jarri zizkidalako…

2008/06/11

Telefonoa hartu eta ahots ezagun batek albiste pozgarria eman zidan atzo.

Bat-batean eta konturatu gabe buruan nituen nahaste guztiak, buruan nituen gauza guztiak ahaztu nituen bakar bakarrik esan berri zidaten horren inguruan pentsatzeko!

Gauzak ondo abdoaz berriz ikusiko dugu elkar… uda partean , eguzkiak indarrez jotzen duen egun horietako batean, barroteen bestaldean ikusteko aukera izango dugu!

Eta lerro hauek irakurtzeko aukerarik izangoe z baduzu ere, ezin imagina dezakezu zelako ilusioa egiten didan zure aurpegia berriz ikusteak!

 

Azken eguna?

2008/05/30

Gauzak ondo baldin badihoaz gaur unibertsitateko ordenagailu hauen aurrean emango dugun azken eguna omen da.

Oraindik ezin dut sinestu lau urte egunero unibertsitatera igotzeko autobus madaikatua hartzen egon ostean, laster helduko dela egun bat non autobusa geltokitik pasatzen besterik ez dudan ikusiko.

 Gogoan dt unibertsitatea hasi genuen eguna. Gogoan dut autobusak arazoak izan zituela eta lehen eguneko lehen kalsea galdu egin genuela batzuek.

Gogoan dut aurpegi berri ugari ikusi nituela, batzuk , gau, lau urteren ostean nire lagun on onak dira, beste batzuk batek daki, klasekideak besterik ez, agian egunen baten lankideak izango dira.

Azterketak ate joka ditugu. Badira gatz ikuste ditudan arlo pare bat, baina onaino helduta, orain ez bada, irailean izango da, eta egingo ditugu egin beharrekoak.

Badaukat gogoa amaitzeko, badaukat gogoa ikasketak amaitu ta lizentziatua izateko. Lizentziatua, ordea, zertarako? topikoak dio karrera amaitu eta lanean hasteko unea dela hau, baina… hobe topikoetan ez jaustea,ezta?

Pena ere emango dit. Autobus madarikatua ez hartzeak zenbait jende denbora luzean ez ikustea suposatuko dit, heldu da unea bakoitza bere zereginetan jarri eta hemendik hara ibiltzeko, noiz bilduko gara serio hurrengoan lagunok?

 

Tira… ez naiz melankoniatsu jarriko… ez da nire estiloa… 

Krisi gabinetea…

2008/05/28

Uste dut are garau batekin mendi bat egiten ari naizela, baina bueno…

 Lan bat eduki ez, eta bapatean bi! Bueno ez, bat eta beste bat hor egon daitekeena, interesgarri izan daitekeena, oso polita litzatekeena,baina ondino amets bat, ideia bat, proiektu ba besterik ez dena…

Gauza interesgarria eskaini didate. Nire herrian, ezagutzen dudan jendearekin (lagunekin ez! ez omen dira nahastu behar lagunak eta lanak!baina ezagunekin, giro nolabait esatearren erlaxatuan!), hedabideekin etengabeko kontaktuan.

Elai-Alai fundazioan Nazioarteko Folklore Jaialdiko prentsaren ardura eskaini dit! No suena mal, ezta? agian handiegi? baliteke, baina normalean gauzei aurre egiteko joera daukat, datorrela datorrena! ostean batzutan ito egiten naiz… baina ni bakarrik eta ur edalontzi batean, beraz, arazorik ez!

Radio Euskadin uda osoa ematea ere ez legoke gaizki! hedabide bat, hurbilekoa, mikroak duen xarmarekin, jende berriarekin, hainbat albiste desberdinekin… baina hori proiektu bat besterik ez da, agian eman daitekeena, ala agian hor geratuko dena, amets huts batean.

Zer egin? hori da gakoa… alegia…badago aukera bati ezetz esan eta bestea lortzeko, baina badago aukera ere lehenengoari ezetz esan eta bigarrena ere ezezko izateko… eta lehenengoari baiezkoa eman eta irratitik deitzen banaute?

Krisi gabinetea behar dut! eztakit ze motatako gabinetea gainera… eztakit… konpretan joango nintzateke… praka bat… boltso bat… idunekoa… kolonia… edozer… baina agian burua apur bat bueltaka daukadanez enuke ezer erosterik lortuko!Kafe bat hartzera ere joango nintzateke lagunekin… baina azterketak gainean , batzuk lanean, besteak han eta hemen… oso zaila da! Enekok bihar azterketa dauka eta nire etxea obretan dago, sukaldea altxatuta,langileak lan eta lan, hautsa hemen eta han… egoera so deserosoa sa egia esan.

Gauzak lasaitasunez egitea gustuko duen horietakoa naiz ni! estress gutxi, egoera zehatzetan besterik ez… ez zait gustatzen hauen gisako erabakiak hartzea, eta gainera ez nago nire momenturik onenean!

 Tira… askatu ditut askatu beharrekoak, orain bitakora itxi eta egin beharrekoari eutsik diot beriz ere ea burmuina lasai izaterik dudan.

 

musu

idazteko… zer behar da? gogoa? denbora? gaia?

2008/05/24

Aspalditik ez dut bitakora honetan idatzi. Bada zergatia galdetu didan bat baino gehiago… eta egia esan… eztakit zergatik.

Baliteke denbora faltagatik izatea, baina egia da burutapen edo amets pare bat idazteko denbora askorik ez dela behar.

Baliteke bebai gogo kontu bat izatea. Baina tira, ez zait gehiegi kostatzen lerro batzuk idaztea, eta normalean gaia nik neuk aukeratzen dudanez ere, ez dut gogo falta gehiegirik izaten, ohikoagoa da horrelako arazoak gai zehatz baten inguruan idazti behar denean izatea.

Bada nonor bere zoriontze mezuaren zain dagoena, nire bitakorak dituen irakurleetatik batzuek maiz irekitzen dute kostaldea beren ordenagailuetan, eta faltan bota du batenbatek zuzenean berarentzako mezua… zu pitxin nire bizitzako gauzariki onenetarikoa zara, beraz, ez pentsa zorion mezua hemen ez egoteak ezer adierazten duenik!

Gaur, besterik ez, gayr bai denbora kontuak direla, ez zait berandu heltzea gustatzen, eta maiz, gauza bat dela, bestea dela, gertatzen zait, beraz…

Laster arte!

Feminismoa?Berdintasuna?Bazterketa?

2008/04/13

Batzutan zalantza sortzen zait… noraino gaude feminismoaren alde , edo noraino gaude berdintasunaren alde? 

Ez duzue ulertuko zertaz ari naizen, eta egia esan, nik ere ez daukat argi nola azaldu daukadan burutapene do sentsazioa…

Asteburu honetan EHUak Portugaleten duen Nautika Eskolan Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak ospatu dira.

Beherago eskegiko dizuet aste hontan bertan eta gai horren inguruan Matraka astekarian publikatutako erreportai txikia, eta bestela, sarean begiratuta izan dezakezue jardunaldien nondik norakoen berri.

Kontua da, jarduanldiak emakumeentzat bakarrik izan direla. Alegia, emakumeek bakarrik har zezaketen parte hitzaldi eta tailerretan, emakumeek bakarrik omen daukate zer esan feminismoaren inguruan.

Uste nuen nik feminismoa emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko hasitako borroka zela, baina pentsatzen hasi naiz egon ote naizen hainbeste urtez nahastuta.

Jardunaldiak emakumeentzako bakarrik izatea… tira… ez dut konpartitzen… inondik inora ere ez, baina ulertu dezaket zein den Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinakundeak emandako nolabaiteko arrazoia, eta errespetatzen dut beraien nolabaiteko arrazoi edo argudioa.

Atzo bertan, ordea, jakin nuen, feminismoaren aldarria egiteko bildutakoek, feminismoa bultzatu beharrean, nire ustez, bazterketarako deia egin dutela.

Gogor jotzen du belarrira esandakoak… badakit! baina azalduko dizkizuet esaten ditudan hitzen arrazoiak ere.

Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek orain aste batzuk jardunaldien antolatzaileekin harremanetan jarri, eta partehartzaileek bazkaltzeko bokadiloak egiteko prest aurkeztu ziren.

Honaino dena ondo.Kontua da, bokadiloak egin bai, baina emakumeei banatzeko, alegia, zerbitzari lanak egiteko ez zutela gizonik nahi. Egon zitezkeen mutilak sukaldari lanetan, baina jardunaldietan parte-hartzen zuten emakumeei bokadiloak banatzen ez.

Itzultzen aniz hasierako ideia horretara, alegia, ez dut ulertzen zeren aldeko borroka den feminismoa ez bagara gai onartzeko gizonen nagusigoa dagoen gizarte abtean, gizonek ere ulertu beharko dituztela emakumeen ideiak, emakumeen lan egoera edo sexu egoeren nondik norakoak. Are gehiago, ez bagara gai onartzeko berdintasunean oinarritutako gizarte batean bokadiloak emakumeek eta gizonez egin eta zerbitzatu ditzakegula egoera berean.