Archive for the ‘TB, Irratia, Zinea, Antzerkia…’ Category

“Cuatro” , gaurtik aurrera gure telbistan

2005/11/07

Hiru ordu t´erdi geratzen dira gutxi gora behera “Cuatro” telebista berriaren hasierako emisiorako.Canal+ katearen dial beretik helduko da gure etxeetara gaur bertan jaioko den proiektu hau.

Iñaki Gabilondo aritu da antolatzaile lanetan, Elena Sanchezek zuzentzen duen proiektu berri honetan.

Egia esan gutxi dago esateko oraindik telebista berri honen inguruan, pantailan ikusiko ditugun aurpegi gehienak egia esan Canal + katean ikusitakoak dira gehienak, baina berrikuntzak ere aurkituko ditugu: Boris Izaguirre telbistako gay-rik ezezagunena, Carlos Latre imitadorea,Iñaki Gabilondo albistegien buru …

Gaur “hoy no estrenamos programa, estrenamos cadena” saioarekin hasiko dira emisioak 20:44etan.

Bihartik aurrera jakingo dugu nondik eta noraino doan kate hau.

NOLA??:

Apenas os daréis cuenta del paso de uno a otro, pero el día 7 a las 20,44 (¡¡ojo a los minutos!!) asistiréis a uno de los grandes acontecimientos televisivos de este país. Será como esa sensación que nos dejan las campanadas de fin de año.

A las 20,00h. de ese lunes, Canal Plus emitirá en abierto un especial Tarantino titulado “Por un puñado de vídeos”. A las 20,30h., y también en abierto, podremos ver el último programa de Canal Plus en la frecuencia Analógica, es decir, antes de que pase a la plataforma Digital+. Se llamará “Más Canal Plus que nunca”. En cuanto termine, el logo de Canal+ dará la bienvenida al logo de Cuatro y automáticamente, empezaremos a ver la nueva cadena. Dejemos que los primeros minutos de emisión sean una sorpresa. El equipo de la cadena se lo ha currado mucho. Lo que sí adelantamos es que en esos minutos Cuatro se presentará ante su audiencia. En ese momento ya seremos la primera televisión nacional en abierto del siglo XXI.

Obaba

2005/10/28

Askok eta askok diote liburu bat zinemaratzen denean xarma guztia galtzen duela. Hori, ordea, norberarengan dago, izan ere, liburu bat irakurtzean pertsona bakoitzak era ezberdinetara irudikatzen ditu gauzak bere baitan. Hori da nolabait esateko liburu bat irakurtzearen lilura, hau da, irakurtzen ari zaren hori era berean imajinatzea, zure irudimenak sortutako leku eta pertsonaiekin. Horregatik, zuk zure buruan irudikatu dituzun pertsonaia, leku eta egoerak, ondoren horrela ez direla ikusteak nolabaiteko dezepzioa eragiten du.

Hau guztia zertara datorren galdetuko duzue, bada, Obaba filmearen inguruan kritika ezberdinak entzun baititut. Batzuek diote, gustatu zaiela baina gehiengoaren ahotik dezepzioa hitza entzun dut, izan ere, pertsona horietako gehienak liburua irakurri ostean joan baitira pelikula ikustera eta, beraz, irudikatutako hori ondoren pantailan beste era batera ikusi dute.

Niri kontrakoa gertatu zait, izan ere, Obaba (herria) eta bertako pertsonaiak ezberdin irudikatzen nituen arren, nolabaiteko zirrara sorrarazi zidan liburuko pertsonaiak bizirik ikusteak. Hala ere bestelako gizarte batean kokatzen nuen filma, hau da, gizarte tradizional eta zaharrago batean. Horrez gain, liburua irakurtzean Obaba baserri giroko herri txiki euskaldun bat bezala imajinatzen nuen eta alde horretatik ez zait asko gustatu, ez baitu ondo isladatzen liburak azaldu nahi digun egoera, hau da, garai hartan horrelako herri batean zuten bizitzeko modua, alegia.

Irratigintzaren aurpegiak

2005/10/23

Gutariko askoren iritziz irratiak telebistak ez duen xarma du. Telebistan irudia ikustearekin batera dena ikusten dela iruditzen zaigu eta horrek ez du imajinazioarentzat lekurik uzten. Egia da, eta kazetarigaiok ongi asko dakigu, telebistan ikusten ez den gauza ugari daudela eta azkenean gehiago dela ikusten ez dena ikusten dena baino. Baina irratigintzan mikrofonoaren atzean dagoen pertsonaren irudia ikusten ez denez badirudi guztia ezkutuagoa dela eta azken batean, bereziagoa.

Nori ez zaio inoiz gertatu irratia entzuten egon eta bere burua mezua igortzen ari zaionaren irudia imajinatzen topatzea? Nik urteak daramazkit nahi gabe ekintza hori burutzen eta egun batean modu batean imajinatzen dudan pertsona hurrengo batean beste modu batera irudika dezaket. Azkenean, ordea, ez dut sekula asmatzen!

Azken urteetan pertsona hauetariko batzuk egin duten hedabide aldaketari esker ez da hain sinplea ekintza hau burutzea. Hor ditugu, Joseina Etxeberria, Dani Arizala, Itziar Alduntzinen etab.en kasuak. Batzuk duela urte batzuk eman zuten telebistarako urratsa, beste batzuek, ordea, duela gutxiago eman dute. Aipaturiko guzti horiek oraindik ere irratian jarraitzen dute eta haien ahotsak entzutean telebistan ikusten dugun irudia etortzen zaigu burura. Beraz, jada ez da gauza bera!!!

Aipaturiko esatari horiek Euskadi Gazteakoak badira ere, pentsatzen dut gainerako irratietan ere antzeko kasuak emango zirela. Nik horiek aipatu ditut garai batean gehien entzuten nuen irratia Euskadi Gaztea zelako. Orain Euskadi Irratira pasatu naizenez hango esatarien itxura irudikatzen topatzen dut neure burua.

Zergatik baztertzen ditu gizarteak?

2005/10/22

Duela egun gutxi princesas pelikula ikusi nuen Deustuko zinemetan eta egia esan harrituta utzi ninduen bere sinpletasun eta era berean, aberastasunak. Izan ere, pelikularen argumentua oso sinplea den arren oso ondo azaltzen du prostituten egoera. Gainontzeko lanbideetan bezala, konpetentzia handia dute hauek, batez ere bertako eta kanpotik datozenen artean eta bezeroak irabazteko duten lehia hori ere oso argi azaltzen du pelikulak. Lehia horretan, ordea, azkenean elkar babesten dute, izan ere, gizartearengandik sufritzen duten errefusamendu horri aurre egiteko ezinbestekoa baita. Pelikulako lehen protagonista bertakoa da eta ezkutuan ibili behar izaten du bere familia eta ingurukoek jakin ez dezaten zein den bere lanbidea.Bigarrena, bere familia aurrera atera ahal izateko kanpotik diru bila datorren neska bat d. Azken honek, dirua lortzea du helburu, ondoren bere herrialdean dagoen semeari bidaltzeko. Horrez gain, bizi maila hobeagoa dagoela ikusita, bertan bizi ahal izateko eta semea bere herrialdetik ekartzeko paperak lortzea du helburu.Gizon batek paperak lortuko dizkiola ziurtatu eta bitartean mehatxupean dauka neska, jipoi gogorrak emanez eta erlazio sexualak edukitzera behartuz. Horregatik, hasieran lehian zeuden arren, ondoren egoerari aurre egin ahal izateko elkar nola babestu eta laguntzen diren erakusten digu pelikulak. Gaur egun Kanpotik lan bila datozen neskei lan egokiak eta bertan bizi ahal izateko paperak eskaintzen dizkiote mafiek eta azkenean prostituzioaren munduan sartzera behartzen dituzte.

Beste batzuk, ordea, lanbide hori aukeratzen dute dirua lortzeko modu gisa eta guztiz errespetagarria izan beharko luke baina erlijioak gizrtean izan duen pisua dela eta lanbide hori zikina eta batere etikoa ez dela pentsatzera bideratu gaitu.

Norbera, ordea, ez al da bere gorputzaren jabe? Sexua, plazer bezala edo lanbide bezala aukeratzen duen pertsona guztia da errespetagarria.

EKO; Euskal kanturik onena hautatzeko saioa martxan jarri du EITB-k

2005/10/17

Azken hamabost urteetako kanturik onena hautatzeko telebista saioa antolatu du eitb-k.

Asteazkenero, eta abenduaren 28a bitartean , astero zenbait kanta jarriko dira lehian ikusleen botoak jasotzeko, 72 guztira.

Aurkezleei dagokienez , Joseina Etxeberria euskadi gazteako kazetari ezagunak eta Edurne Ormazabalek aurkezten dute saioa astero.

Joseina Etxeberria , “Joseina Etxeberria Euskadi Gaztea saioaren ahotsik beteranoena da. Euskal Herriak duen musika erreferente ezagunena, mikrofono atzean lan egiten hasi eta kamara aurrean lan egitearen pausoa bikain eman du. Hori ikusteko aukera izan dugu “Oporrock” eta “Eklipse@” saioetan.

Gure herrietako plazak aztoratuta eduki ditu DJ Joseinak bere oihartzunaren indarraz. Bere naturaltasun eta freskotasunarekin errazago egingo zaigu euskal kanturik onena aukeratzea” http://www.eitb.com/eko/default.asp

Edurne Ormazabal , mikroetatik harago dagoen euskadi gazteako zuzendaria , “Sofistikazio hitza eta Edurne Ormazabal bat dira. Urtero Donostiako Zinemaldiari hasiera ematen dion aurpegiak, ETBko “Katu-kale” saioan izan zuen lehen kontaktua kamerekin.

Edurnek musikarekin harreman estua izan du. Euskadi Gaztearen sortzaileetako bat da eta aurten 15 urte bete ditu zuzendari lanetan. Urtemuga hori ospatzen duen kantaren poztasunarekin ekin nahi dio “Euskal Kanturik Onena” saioa aurkezteari.”

Botu emateko aukera desberdinak aurkezten dituzte, telefonoa , azkenaldian modan jarri den SMS bidezko sistema , eta aparteko plano baten bada ere , web orrialdearen bidezko botua. Telefono dei eta SMSen artean Playa Bavarora 2 pertsonentzako 9 eguneko bidaia zozketatuko da.

Informazio gehiago:http://www.eitb.com/eko/default.asp

http://www.eitb.com/eko/default.asp