Archive for the ‘Praktikak…’ Category

Zergatik bizi erdi preso, bizi ahal bada erdi libre?

2007/12/15

Irratian nago gaur ere, imaginatuko zenuten,ezta?

Aurrekoa steburuan enintzen etorri, horregatik ez zenuten nire berririk izan, baina ez pentsa ezer egin barik egon nintzenik, mas quisiera… Durangon egin nuen lan.

Gaur goizean Bertso txapelketari buruzko kronika egiten ibili naiz, gero ezker abertzalearen marko demokratikoaren aurkepzenera joan naiz, han izan dugu gure irakasle den Karmelo landa hizketan tarte batez.

Bazkalorduan Gran Viara jeitsi naiz ea oparietarako inspirazioa etortzen zitzaidan, eta bueno erosi ditut gauza pare bat, ustet opariekin aurten dagoeneko amaitu dudala, agian detailetxoren bat edo faltako zait, baina gauza txikiak.

Metroan etorri naiz irratira bueltan, eta… harrituta geratu naiz. Batetik, “High Scholl Musical” delakoa ikustetik zetozten hamaika mila ume eta hauen gurasoak, PINetik zetozen abtzuk ere abzeudela apostu egingo nuke, bestalde, beste hamaika pertsona poltsak eskuetan Olentzero etortzerako dena prest eduki nahian…

Batzutan, eta nahiz eta niri ere opariak erostea pila bat gustatzen zaidan, pentsatzen dut ez ote garen gabonen preso…pentsatzen dut hor gabiltzala guztiok, zer oparitu jakin ez baina zeozer erosi behar dugula, dendetan gora eta dendetan behera, ea zeinek gastatzen duen diru gehiago.

Gustatzen zait opariak egitea, eta jasotzea, baina gustatzen zait oparitu behar duen horrek gogoz oparitzea, eta iruditzen zait gero eta gehiago jendeak gogoz baino derrigortuta egiten dituela opariak, amarentzako, anai-arrebentzako, koinatuarentzako, semearen neskarentzako…

Urria amaieran, Azaro hasieran , aldatu daitekeen galdetu gabe… erosketak baldintzarik gabe egiten ditugunean, edozein egun aitzakiatzat hartuta opari bat egiten dugunean, orduan bai, orduan gara libre erabakitzeko zer erosi behar dugun, orduan gara libre irribarre bat ipintzeko gure aurpegietan poztasunez hartu dugulako jasotako paketea.

Maiz, ito egoten gara gauzarik sinpleenean, maiz, bizitzari beste begi abtzuekin begiratuko bagenio, libreago izango ginatekeela uste dut.

Gaur nire lerro hauek, ZURETZAKO! Nire irakurle lehialarentzako…

sssssssssssssssttttttttrrrrrrrrreeeeeeeeessssssss

2007/12/02

Orain egun abtzuk balorazio bilera eddki genuen praktiketan.

Dagoeneko bekaldi erdia egin dugu! errez esaten da, ezta? batez ere asteburuetakoei nolabait harraro egin zaigu jadanik erdia igarota izatea!

Esaten nizuenez, esan genien agian abtzutan aspertue od egiten ginela, maiz albiste gutxi batzuk egin eta denbora nahiko librea genuela, eta asteburu honetan, gure irratiko egonaldiak aldaketa nabarmen baino nabarmenagoa bizi izan du!!

Ez daukagu ezertarako denborarik ! (bueno, egia esan gaur bai, gaur lasaiago gabiltza, baina atzo ez genuen ezertarako astirik apenas izan… q estres…!)

Bihar klasera, ea Karmelok azaltzend igun zer den Durangon egitea nahi duena… eta etzi jai, bueno erdi jai! deskanturako tartea! merezi dut, ez duzue uste?

Asteburuan irratian jai, baina ez pentsa sofan botata egongo naizenik ezta antzekorik, urteroko legez Durangon egingo dut lan, asteazkenetik igandera eta goizeko 10etatik arratsaldeko 20:00etara bazkaltzeko ordu erdi ingururekin… ez dizuet gezurrik esango, badauka Durangok bere puntua, euskalduntasunaren rolloa, aurpegi ezagunak, produktuak…baina oso oso nekagarria da, eta hirugarren urtea dudan honetan nobedade puntu hori galduta, gauzak ez dira berdin izango… zuen bisiten zain edukiko nauzue hala ere…

musuak, eta ondo igaro dadila zuen astea!!

EIDER

Zortzi bider grabatzen saiatu ostean…erdi resakarekin oraindik…

2007/11/24

Nola da posible ostegunean juerga egin eta larunbatean oraindik ajearekin egotea?

Bale, enago atzo bezain gaizki… atzo goizean ni neu harritu nintzen oso ondo esnatu nintzelako, baina ene! kotxean sartu eta etxerako bidea hartu nuenean…hacia tiempo q no estaba tan chunga…

Larunbat honetan inoiz baino gehiago kostatu zait irratira etortzea, eta ezin imagina dezakezue zein luzea egiten ari zaidan eguna!

Egon naiz nire asteburuko kideekin, komentatu ditugu ostegun gaueko hainbat gora behera…ez zen batere gaizki egon gaua lagunok, batere batere gaizki!

Irratian beti bezala… bueno gaur, gauerako grabaketa berezia egin dut, emakumeen indarkeriaren kontrako eguna dela eta egin behar dten saio berezi baterako 3 minutuko grabaketa egin dut, eta egia esan, oso pzoik egin dut, eskertu eta dena egin diet laguntza eskatu izana, baina nire eztarriak ez dauka gaur egunik onena, eta ostegunekoak dauka errua, zalantzarik gabe.

zortzi bider saiatu naiz munduko albisterik sinpleena grabatzen… baina nire eztarriak ez dauka gogo gehiegirik, eta azkenean teknikoari gero itzuliko naizela esan diot, hobe izango da horrela.

Bueno pitxines, gaurkoz gutxi gehiago kontatzeko

musuak

eider

Gaur ere…nola ez…

2007/11/17

Gaur ere, nola ez…hemen, irratian nago.

Larunbata da, arratsaldeko 18:30, erredakzioan jadanik ez da apenas argirik sartzen kristaletatik, gaua eta hotza berriz ere gainean ditugu.

Aurreko igandean enizuen nire berririk eman. Ahaztu zitzaidan agian…ala eztakit… eta hori aurreko asteburua berezia izan zela… badakizue batzuek zergatik, eta ez dakizuenontzat ere, berdin da, berezia izan zela jakitearekin nahikoa duzue.

Miren oso ondo dago, beti bezain indartsu, kartzelak duen puntu horrekin, iluna, hotza, hezea…baina berdinda, badauka kontrako puntua ere, pertsona eta egoera bereziak dira, oso bereziak!!

Gure botak jadanik Mirenen oinetan egongo dira…eta azken egunetako hotzarekin, joder! ustet asko eskertuko zituela…badago diru gehiago ere, eta berak ez digu ezer eskatuko, beraz, hasi pentsatzene a zer oparitu diezaiokegun gabonetan , berezia izan behar da gure oparia, ez duzue uste?4.mailan gaude, karrera amaitzear,eta zoritxarrez ez da gure artean egongo,beraz…

Irratian betiko antzera, albisteren bat noizbehinka, agian bat goizean eta beste bat arratsaldean…estres gehiegirik gabe…batzutan aspertuta…baina ondo… asteburuek daukaten ikutuarekin!

Ostegunean afaria…ea giroak hobera egiten duen… egiten duen hotzarekin, eta azkenaldiko tirabirekin…eztakit nik…

Besterik gabe

Gaur hotz ikaragarria egiten du eta etxera alde egiteko baimena ematen didatenean , metroa hartu eta sofa gainean botatzera joango naizela uste dut, nahiz eta agian plan alternatibo bati eusten diodan , goizetik daukat eta buruan.

Musuak, eta bihar arte!!

EIDER

Nadie dijo que fuera a ser facil…

2007/11/04

Atzo kazetaritzan gertatu ohi diren gauza horietako bat gertatu zitzaidan…

Eguna amaitzear, dena ajsota, hanka bat ia eskaileretan etxera joateko prest, eta azken orduko albiste bat…

Egun ia osoa garrantzirik gabeko gauzak egin ostean (bueno, goizean pare bat prentsaurrekotan egon nintzen, ez dut gezurrik esango…), arratsalde osoa pertsona zehatz batekin hitz egiteko saiakerak egiten eman ostean, alde egitear nengoenean, telefonoa lortu, elkarrizketa egin eta albistea goitik eta behera aldatu beharra.

Mutila zain kotxearekin etxera alde egiteko .

Urduritasunaren eragineze do nekea edo batek daki zergatik, albiste bera irakurtzen hamaika bider trabatu nintzen…

Hamaika bider trabatu eta ondo egitea lortu nuenean, azken orduko informazio bat, errudunak aurkitu izanaren konfirmazioa Ertzaintzaren partetik…

ala ba… berriro idatzi, eta grabatu, eta berriz ere hamaika bider trabatu…

Esan zidaten kideek idatzita utzi eta grabatuko zutela beraiek, lasai joateko etxera,e z eukitzeko Eneko zian kotxean irratiaren egoitzako atean…baina…ulertuko duzue, nola utzi erdipurdika ezer justo informazio dena lortu duzunean?????

Enfin…horrelakoak gertatzen dira…bizitzako egoera guztietan…ez al zuen esan Murphyk tostada beti mermeladaren aldetik jausten zela? ba hori…

Ez zaituztet ahaztu… (zuek ni? ustet baietz!)

2007/10/27

Hemen nago… non ez dizuet esango badakizuelako…ordenagailu aurrean daukat burua orain dela… (ez dut konturik egingo sustorik ez hartzeko!)

Gaur ez dut hemen bazkaldu, eta egia esan behar badizuet eskertzen da bazkaltzeko konapinia,e! ez janariaren kalitate edo prezioagatik, egia da, EITBko egoitza berrian bazkaria (kalitatean enaz sartuko…) nahiko merkea dela… baina ondo etortzen da hemetik atera eta beste aurpegi batzuk ikustea, sikieran ordu batez edo bada ere…

Larunbata… astelehenan ea eguraldi ona egiten duen eta Gernikan parrandatxo bat egin dezakegun…badaukat eta gogoa…animatzen da norbait¿? Zabalik geratzen da apuntatzeko epea!!

Ostiraletan…aspertuta zaudetenean…zergatik ez dizkidazue emailak bidaltzen?asteanz ehar heltzen zaizkizuen txorakeri guztiak, astean zehar gertatu zaizkizuen gora beheren kronikak, zuen ametsak, amodio eta desamodioak…yo q se… hemen, ez dizuete sango ezer ez dugunik egiten…baina…ordu libre nahikotxo dauzkagu eta asko pozten gaituzte horrelako gauzek…

Zer gehiago kontatuko dizuet? ezer gutxi… bihar gehiago…igandea… leku berdinetik eta egoera oso antzekoan…

Bigarren astea…

2007/10/13

Bigarren astea EITBn. Bigarren asteburua goiz jeikitzen…

eskerrak atzo jaia izan zela… lo egiteko aprobetxatu nuen…txikitatik oso lotia izan naiz… nik dakidan batek loti ederra deitzen nau…

Bigarrena ste honetan klasekide pare bat ere ikusi ditugu EITBko pasiloetatik bueltaka, lehen eguna dute agurkoan..eta guk baino ordu gutxiago sartu behar dituzte…zrgatik ote? suerte kontu bat izango da agian…

Bigarren astea da, 3.eguna erredakzioko ordenagailu aurrean… giroak antzeko jarraitzen du… lasai-lasai, larunbateko planarekin…langile gutxi, erritmo lasaia…

13:49:43 erredakzioko erlojuan, 14:00etarako albistegietarako 10 minutu eskas falta diren honetan, jadanik kazetariak azken ukituak ematen dabiltza, trafikoa, eguraldia…

Gaur ere hamaika egunkari irakurri ditugu… gaur ere erlojuari begira gaude ea orduek normalean baino arinago egiten duten aurrera… gaure re…hemen gaude…

Bihar egun berezia izango da niretzako zenabit arrazoirengatik…bihar ere kontatuko dizkizuet nire gorabeherak…