Archive for the ‘Denetarik’ Category

“Escritura automática”

2008/10/29

Inoiz egin al duzue "Escritura automatica" delako horren ariketarik?

 Gomendatzen dizuet… are gehiago… gomendatzen dizuet guk egindako gai berari eustea…

Zertan datza?

Tira… hartu paper bat, boligrafoa, eta ahaztu guztia, ahaztu non zauden , ingurua, ondokoak… eta idatzi… besterik gabe, idatzi, 5-6-7-8… minutuz, berdin dam besterik gabe idatzi… ez zaindu ortografia, paragarafoak, aurkezpena… berdin da, besterik gabe, idatzi…

 Idatzi ostean, hartu tarte bat idatzitakoa irakurtzeko eta idazteko une horretan izan dituzun sentsazioak besteei helarazteko!

GAIA?

Gaurkoan, egin denmboran atzera, eta itzuli 15 urte zenituen gaerai hortara, edo 16, inkluso 17 behar bada, gogoratu zure lehen zigarroa, edo lehen musua, edo juerga bat… idazten zaudela, gogoratu zure lagunak, dena, irudi bat, berdin da, kokatu zure burua adin hortan eta ea zer sentitzen duzun…

ekaitzaren ostean barea dator?

2008/09/27

Zelako bolada…

 Nondik hasi?

Lanean egon naizela esaten, ala agian hobe dagoeneko lanik ez dudala esaten?

Unibertsitatea faltan botatzen dudala ez dizuet kontatuko… ezagutzen nauzuenek, badakizue, eta gainera, badakit enaizela bakarra.

Amaitu ditugu ikasketak eta antza lana bilatzen hasteko unea heldu da.Zergatik? nori bururatu zitzaion batek daki noiz baieztapen hori egitea? Zergatik 22 urterekin hasi behar gara lanean 60 izango ditugun arte? Ah!bai! gogoratzen dut… bestela sekula bez ez dugulako nahikoa diru izango bankuari hipoteka ordaintzeko, alegia, bestela inoiz ezingo dugulako etxetik alde egin… baina… zergatik? erantzuna ezagutzen duenik ba al da?

Amaitu ditugu ikasketak, batzuek behintzat… ekainean amaitu nuen nik. Azken azterketa egin eta hurrengo egunean lanean hasi nintzen. Ondo? gaizki? balorazioetan jarzteak ez du gehiegi merezi, kontua da, lanean egon nintzela, hilabete batez, kontratuarekin eta soldatarekin…

Irratitik ere deitu ninduten… irratiko ahots izan nintekeen… eta ezezkoa eman nien… zergatik? ba hemen ere ez dakit erantzuna zein den… baina tira! erabakia hartu nuen bere garaian, ona? txarra? egokia? ez dauka atzera bueltarik, beraz, besterik gabe esan dezagun , erabakia hartu nuela, eta uztailan lan egin ostean oporrak izan nituela abuztuan… irratiko ahots ez naiz izan uda hontan … baina, batek daki! agian etorkizun batean bai!

Iraila… oporren amaiera ofiziala jende gehienarentzako… baina… ikasketak amaituta,  lanik gabe, zer da amaitzen dena? ikasle bizitzaren amaiera? ala agian langile bizitzaren hasiera? ala langabe bizitzaren hasiera? ai ama! zenbat gauza! Iraila, eta orain zer? gauzak ez dira beti bezain errezak… ez dira egunak pasatu eta berriz ere unibertsitatera itzultzeko eguna… orain zer?

Orain zer hori ez zen batere erreza izan… batetik master bat? 6.000€? 8.000€?? beste karrera bat? eta Bolonia prozesuarekin, egunero klasera? ai ama!, agian hobe ikastaro bat??

Bueno, erdi erabakita, bigarren karrera bat, bigarren zikloa, eta CAP ikastaroa etorkizunean irakasle izan ahal izateko… lanen bat bilatzea ere ez legoke gaizki, negu osoa sosik gabe ibiltzea… uff!

Erabakia hartuta edo erdi hartuta, beraz… unibertsitatera, matrikula… eta bapatean … konturatu gabe, bilatu gabe… lan baterako proba bat! ai ama! zergatik? non? zer egiten? zenbat kobratzen? eta ordutegiak emango ald it aukera pentsatutakoa egiteko? lehenik eta behin agian pentsatu ebharko da hartuko nauten ala ez… tira… proba egitea izango da egokien…

 Eta proba bat egiten denean, gogoz eta hartuko zaitzuten esperantzarekin egiten da,ez? Bueno, ba nik ere, zergatik ez…

 Hura sorpresa lana eskaintzeko deitu nindutenean… Niri? lana? EiTb-n? erredaktore lanetan? eta ze ordutegi? eta soldata? =a! ez! hau ez da telefonoz galdetzen!)

Ba bueno… gauzei datozen heinean aurre egin behar zaie, eta bizitzaren leloa omen da ikasketak amaitutakoan lana aurkitzea, beraz, unibertsitatetako matrikula bertan behera, eta lanera!

 Lana? a! bai! lana! kazetari moduan… bueno kazetari, itzultzaile, teknikari, telefono hartzaile… eta hori bai! kontratuan ipintzen duenez, "tekniko multimedia". Soldataz komentariorik ez, agian lehen lana izateko ez dago gaizki, edo bai… agian txarrago ere izan liteke… ala ez…

Ordutegiaz, ordea, hitz bi… bi bakarrik,e!asteburuak! ai ama! 12 orduz jarraian!zergatik? eta asteburuak ez al dira bereziki ordaindu behar? a! berriz ere ahaztu dut siruaren inguruan hobe dela ez gehiegirik galdetzea…

Kontua da, hasi bai, hasi nintzela, eta hamaika gauza iaksi bebai… batetik interneteko albiste portal batek dituen gora beherak… nola igotzen dira albisteak? a bai! Ibanek, Dabidek, Ikerek… erakusti zidaten! Eskerrik asko beraiei! baina… uff! agobiop! eitb24, eitb.com izatera pasatuko da, eta … ezin akatsik egon, beraz, panel berria eta panel zaharra batera ikasi behar dira, jotake… lanegun gogorrak, baina tira…. zezen handiagoetako plazetan ere izan gara, beraz, aurrera bolie!

Baina… zer gertatzen da enpresak zure kontratutik at geratzen den zeozer esaktu eta hemen azaltzen ipiniko ez naizen arrazoiengatik ezezkoa ematen duzunean? A! bai! proba hilabetearen barruan zaude, beraz, kalera! Ze aurpegi ipini behar da? Nork dauka errua? Zuk? alegia, kasu honetan , nik? bai! enpresak disponibilidadea eskatu dizu, alegia, zure asteburuak ez dira urrirarte hasten, baina bapatean bururatu zaie zuk ez duzula bizitzarik lanik kanpo, eta orduan , lanera joan zaitezkeela bihar bertan … nola? a bai! "explotacion laboral" esaten zaio? edo "eres una pringada y tienes que hacer lo que digamos"? Bueno, ba "pringada" igual bai… baina "explotacion laboral" la justa… eta ezezkoa eman nien… orain langabetua naiz "explotatua" izan beharrean… zer egingo diogu…?!?

Hori bai… nire ezezkoak gauza on ona eduki zuen, alegia, ezezkoaren arrazoia oso oso oso inportantea izan da niretzako… alegia… Martuteneko ateak zeharkatzea, suposatzen didan nerbioekin, suposatzen didan egonezarekin, hain da niretzat pozgarria, ezin duzuela imaginatu ere egin! Ezetz esan nien telebista publikoko arduradunek kontratatuta daukaten kontratako arduradunei, eta egun berean, Miren ikustera joan nintzen, eta Mirenek bai, berak ematen dizkit aurrera egiteko indarrak, aurrera egiteko gogoak… beraiek ahal badute, guk ere…! Gora zuek!

Baina tira… langabean, ezer egin gabe… ai ama! berriz ere , ai ama! eta orain zer? lan bila? ba ez! astebete daramat langabean… bueno 4 egun… eta horetatik pare bat lo egiteko aprobatzatu ditut, eta beste parea aspaldi ikusi gabeko lagun batekin eman ditut Zinemaldiaren "Glamour"a apur bat barrutik bizitzen… behintzat! zeozer ezberdina egiten… laguna ustet oraindik harrituta daukadala… bota zaituztela? zergatik? baina…? Lasai bakiotarra, benetan… zuk ez daukazu errurik, ezta Eiderek, ezta Kaitinek, ezta Gaizka, Iban, Dabid… nik neuk edukiko dut agian errua… ala enpresako arduradunek… ala Eitb-ko jefeek… ala lanetik harago bizitza bat dagoela uste dutenek… ala batek daki nork! agian besterik gabe patua izango zen…

Noski… lana bai… lana ez… hau , bestea… ez da batere "agradablea" zin dagizuet! galde deiezaiotela bestela Eneko gaixoari… ai ama!! jajja! beti hor! negar egin ebhar bada , negarrak entzuten , barre egin behar bada, barreak entzuten…eskerrak!

 

Zer gehiago?

Ba… hamaika bider saiatu naizela hemen idazten azken hilabetean, baina traste hau ala eztakit zer nire aurka jarri dira (agian astroak lerrokatuta edo izango ditut!) eta ezin izan dut…

Besterik gabe… gauza on guztiek izan ohi dute amaiera… eta suposatzen dut gauza txarrek ere edukiko dutela… 

Esaten zuen Hertzainak taldeak kantu ezagun baten barearen ostean ekaitza datorrela… alderantziz ere gertatuko da,ezta?

 ekaitzaren ostean, barea?

(Ai ama… zelako txapa sartu dizuedan….)

PD: Orain alde egin beharra daukat, badakit ergatiboren bat, hizkiren bat eta batek dakiz enbat gauza jan ditudala testu honetan… bana, den ordua kontutan izanda, zeinen luzea den kontutan izanda, eta hori… ba… bihar konponduko dut, lasai!

… to be continued…

2008/09/10

… to be continued…

 eta jarraitzen dut!!!!!!!

 berriz ere eitb-ko erredakziotik… berriz ere eitb24.com-eko ordenagailuetatik…!

beste egun bat… asteazkena… batzutan 10 urte daramatzadala dirudi eta beste batzutan gaur bertan hasi naizela…

egia da gauzak iaksten direla hemen… egia da eitb-ren hamaika mila irizpideetatik batzuk jadanik ikasten noala (edo behintzat entzuten!) , zuzentzaileekin hau ta beste, koma hau non ipini edo hitz edo esamolde hau nola euskaratu…

egia da ere enuela nik nire burua itzultzaile lanetan ikusten… eta azken hiru egunetan nire bizitza osoan baino testu gehiago itzuli ditudala…ondo? gaizki? bueno… beti beste pertsona baten gidaritzapean (normala da lehen egunetan,ezta?), beraz erdi ondo erdi gaizki, beti dago zer konpondu eta beti dago ondo dagoenik…

irailak 10. eguna du gaur, bihar 11-S famatuaren urteurrena da… eta Lizarra Garazi akordoaren 10. urteurrena… eta bihar batek daki, ziur hamaika pertsonek urtebetetzea ospatuko dutela… edo agian batenbatek heriotzaren bat edukiko du gogoratzeko bihar, edo urteurren bat edo beste… edo batek daki…

 Ni bihar goizeko 7:30etan hemen izango naiz…

 

eta orain… gauza gehiago ipini nahi nituzke, baina Arzallus eta Ibarretxeri buruzi datzi behar dut!

Ahaztuta daukat hau, bai, badakit!

2008/09/09

Badakit ahaztuta daukadala hau… badakit orain dela denbora piloa ez dudala berri bat bera ere idatzi… badakit ez dakziuela nire buruz ezer… baina…

Hamaika aldiz pentsatu dut uda honetan nire bitakora hau berriz ere martxan jartzea. Hamaika bider izan ditut zuekin harremanetan jartzeko gogoak, zuei nire berri emateko gogoak, edo beste barik nire barrenak husteko gogoak… baina… zertarako idazti? nork irakurtzeko? nori kontatu nire arazoak? ez al da hobe besterik gabe niretzako gordetzea? eta noski! arazoak diodanean, sentimenduak, poztasun uneak… denetarik apur bat esan nahi dut… beti ez dira trsitezia uneak…

 Amaitu nuen uztaileko nire lan "marabillosoa", euki zituen bere momentu onak eta txarrak… jende ona ezagutu nuen, harreman piloa egin nuen , hedabideetako jendearekin, hamaika lurraldetako pertsonekin, besterik gabe nire herriko jende ugarirekin… baina amaitu zen… eta gogoz hartu nuen amaiera, zin dagizuet!

Abuztuan… JAI! jai edo erdi jai… lan ugari bebai, herriko jaiak direla eta ez direla, hau antolatzen , bestea… sekula ez naz espabilatuko, eta ez! ez naiz gai gauzak egin gabe uzteko, nire herriko mugimendu kultural eta herrikoia hondoratzen uzteko, nik egin dezakedan hori egingo dut, eta bakoitzak jakingo du zer duen egiteko… noski! horrek erre ere egiten du, eta urtez urte garai hauetan berdin antzerako banabil ere, ziurrenik datorren urtean antzerako ibiliko naiz, hemendik hara, antolaketa lanetan, hau egiten , bestea egiten…

Iraila ere heldu da, eta nire bizitzarekin zer egin behar ote nuen erabakitzen nengoela, unibertsitaterako bidean, bigarren karrera bat egiteko matrikula egiteko prest nengoela, sorpresa! "eitb24.com-etik deitzen zaitugu, egin zenuen proba gustatu ziagu eta zurekin kontatu nahi dugu gure lan talderako", eta ze aurpegi ipini behar da? suposatzen da hori dela ikasketak amaitutakoan nahi duguna,ez? alegia, ikasketak amaiotu, lan bat aurkitu eta dirua aurreztu, edo behintzat apur bat hobeto bizi ahal izateko diru apur bat izan … baina… hori da benetan nik nahi dudana?? 40 orduko lanaldi bat, asteburuetako txanda batetan, ni bakarik erredakzioan?? Nork esan du ori denik nik nahi dudana? Kontrakorik ere esan al du inork?

 

…to be continued…

heltzear… ! heltzear…!

2008/06/22

Bi egun besterik ez dira geratzen azterketak amaitzeko!

Ez dut pentsatu nahi honekin karrera amaituko dugune edo ez, baina behintzat amaituko dira azterketak eta helduko da lasaitasunerako tartea!

Asteartean azterketak amaitu, segituan bazkaria orain arte, lau urte hauetan, nirekin klasea konpartitu dutenekin… (Zer egingo dugu irailean dagoeneko elkar ikusten ez dugula konturatzen garenean?)

Asteazkenean lanean hasiko naiz! ai ama! lanean! Nire ikasketekin erlazionatutako lan batean!!

eta asteazkena, osteguna ta ostirala bulegoan kokatzen egon ostean, eta nire burua itzaltzeko, Eneko eta biok asteburu pasan joango gara cantabriara… ai ama!!! Zelako gogoak! Asteburu oso bat ezer egin gabe… EZER!!

Itzultzen garenerako, astelehena, hilak 30, astelehena denez, berriz lan, baina asteartean Portugaleten udako lehen jai potentea daukagu, "Virguen de La Guia" eta nik jai daukat lanean, beraz, prestatu dadila Koskojales kalea, orain arteko estress guztia bertan uzteko asmoa daukat eta!

 

Tira, asko ikasi… edo baldin badakizue egizue otoitz ea nonork entzuten zaituzten eta Aizpuru ondo portatzen den gurekin…

MUSU BAT!!

nola da? dena ala ezer ez?

2008/06/18

gertatu ohi da, ezta?

edo eztaukazu ezer edo dena daukazu…

maiz mutil kontuak direla eta entzun izan dut… alegia, hilabeteak eta hilabeteak inor ezagutu gabe egon, inork begietan zirrara hori piztu gabe egon, eta egun batean, benetan sabelean tximileteak hegaka ipintzen dizkizun pertsona hori ezagutzen duzunean, orduan gerturatzen zaizkizu hainbat eta hainbat mutil guapo, jator, eta beste hainbat eta hainbat alde on dituztenak, ezta?

Ba… lanekin ere gertatzen da…

Karrera hasi nuenean hamaika bider entzun behar izan nuen kazetariek oso lan aukera gutxi dituztela, oso lan baldintza kaskarretan… eta batek daki zenbat gauza… orain, eta ikasketak amaitzear… (Eztakit ekainean, irailean ala noiz, baina amaiera hurbil ikusten dut, etorkizun laburreko kontu bat da…!) dagoeneko badaukat udarako lana. Egia da, ez gaitezen engaina, ez da nire bizitzako lana, eta uda iraun bitartean bakarrik izango dudan lana da, bai, bale , badakit!

Gaur, unibertsitateko idazkaritzatik deitu naute… antza, eitb-ko udarako praktiketako konbenioa sinatzera joan behar naiz unibertsitatera… baina… nola da posible oraindik eitb-tik niri baiezkoa eman aurretik unibertsitateak dagoeneko niri sinatzeko paper bat zain dudala esatea? Zeren zain daude Radio euskadiko arduradunak?

Tira… kontua da… orain hamaika zalantza dauzkadala buruan…

… nik badaukat lana, eta pozik nago hartutako erabakiarekin. Ez naiz aberastuko, ez dut nire bizitza hilabete batean konponduko, baina aukera izango dut gauza berriak ikasteko, nire lanari dagozkioten alor berriak ezagutzeko, jende desberdina, bulego bat, ordenagailua, hamaika dei, egunkariak, irratiak, telebistak…

Erabakia hartuta eta hobe ahalik eta bueltarik gutxien ematea ez duzue uste?

SORTE ON!

Albiste batek sentimendu guztiak kolokan jarri zizkidalako…

2008/06/11

Telefonoa hartu eta ahots ezagun batek albiste pozgarria eman zidan atzo.

Bat-batean eta konturatu gabe buruan nituen nahaste guztiak, buruan nituen gauza guztiak ahaztu nituen bakar bakarrik esan berri zidaten horren inguruan pentsatzeko!

Gauzak ondo abdoaz berriz ikusiko dugu elkar… uda partean , eguzkiak indarrez jotzen duen egun horietako batean, barroteen bestaldean ikusteko aukera izango dugu!

Eta lerro hauek irakurtzeko aukerarik izangoe z baduzu ere, ezin imagina dezakezu zelako ilusioa egiten didan zure aurpegia berriz ikusteak!

 

Azken eguna?

2008/05/30

Gauzak ondo baldin badihoaz gaur unibertsitateko ordenagailu hauen aurrean emango dugun azken eguna omen da.

Oraindik ezin dut sinestu lau urte egunero unibertsitatera igotzeko autobus madaikatua hartzen egon ostean, laster helduko dela egun bat non autobusa geltokitik pasatzen besterik ez dudan ikusiko.

 Gogoan dt unibertsitatea hasi genuen eguna. Gogoan dut autobusak arazoak izan zituela eta lehen eguneko lehen kalsea galdu egin genuela batzuek.

Gogoan dut aurpegi berri ugari ikusi nituela, batzuk , gau, lau urteren ostean nire lagun on onak dira, beste batzuk batek daki, klasekideak besterik ez, agian egunen baten lankideak izango dira.

Azterketak ate joka ditugu. Badira gatz ikuste ditudan arlo pare bat, baina onaino helduta, orain ez bada, irailean izango da, eta egingo ditugu egin beharrekoak.

Badaukat gogoa amaitzeko, badaukat gogoa ikasketak amaitu ta lizentziatua izateko. Lizentziatua, ordea, zertarako? topikoak dio karrera amaitu eta lanean hasteko unea dela hau, baina… hobe topikoetan ez jaustea,ezta?

Pena ere emango dit. Autobus madarikatua ez hartzeak zenbait jende denbora luzean ez ikustea suposatuko dit, heldu da unea bakoitza bere zereginetan jarri eta hemendik hara ibiltzeko, noiz bilduko gara serio hurrengoan lagunok?

 

Tira… ez naiz melankoniatsu jarriko… ez da nire estiloa…