ekaitzaren ostean barea dator?

Zelako bolada…

 Nondik hasi?

Lanean egon naizela esaten, ala agian hobe dagoeneko lanik ez dudala esaten?

Unibertsitatea faltan botatzen dudala ez dizuet kontatuko… ezagutzen nauzuenek, badakizue, eta gainera, badakit enaizela bakarra.

Amaitu ditugu ikasketak eta antza lana bilatzen hasteko unea heldu da.Zergatik? nori bururatu zitzaion batek daki noiz baieztapen hori egitea? Zergatik 22 urterekin hasi behar gara lanean 60 izango ditugun arte? Ah!bai! gogoratzen dut… bestela sekula bez ez dugulako nahikoa diru izango bankuari hipoteka ordaintzeko, alegia, bestela inoiz ezingo dugulako etxetik alde egin… baina… zergatik? erantzuna ezagutzen duenik ba al da?

Amaitu ditugu ikasketak, batzuek behintzat… ekainean amaitu nuen nik. Azken azterketa egin eta hurrengo egunean lanean hasi nintzen. Ondo? gaizki? balorazioetan jarzteak ez du gehiegi merezi, kontua da, lanean egon nintzela, hilabete batez, kontratuarekin eta soldatarekin…

Irratitik ere deitu ninduten… irratiko ahots izan nintekeen… eta ezezkoa eman nien… zergatik? ba hemen ere ez dakit erantzuna zein den… baina tira! erabakia hartu nuen bere garaian, ona? txarra? egokia? ez dauka atzera bueltarik, beraz, besterik gabe esan dezagun , erabakia hartu nuela, eta uztailan lan egin ostean oporrak izan nituela abuztuan… irratiko ahots ez naiz izan uda hontan … baina, batek daki! agian etorkizun batean bai!

Iraila… oporren amaiera ofiziala jende gehienarentzako… baina… ikasketak amaituta,  lanik gabe, zer da amaitzen dena? ikasle bizitzaren amaiera? ala agian langile bizitzaren hasiera? ala langabe bizitzaren hasiera? ai ama! zenbat gauza! Iraila, eta orain zer? gauzak ez dira beti bezain errezak… ez dira egunak pasatu eta berriz ere unibertsitatera itzultzeko eguna… orain zer?

Orain zer hori ez zen batere erreza izan… batetik master bat? 6.000€? 8.000€?? beste karrera bat? eta Bolonia prozesuarekin, egunero klasera? ai ama!, agian hobe ikastaro bat??

Bueno, erdi erabakita, bigarren karrera bat, bigarren zikloa, eta CAP ikastaroa etorkizunean irakasle izan ahal izateko… lanen bat bilatzea ere ez legoke gaizki, negu osoa sosik gabe ibiltzea… uff!

Erabakia hartuta edo erdi hartuta, beraz… unibertsitatera, matrikula… eta bapatean … konturatu gabe, bilatu gabe… lan baterako proba bat! ai ama! zergatik? non? zer egiten? zenbat kobratzen? eta ordutegiak emango ald it aukera pentsatutakoa egiteko? lehenik eta behin agian pentsatu ebharko da hartuko nauten ala ez… tira… proba egitea izango da egokien…

 Eta proba bat egiten denean, gogoz eta hartuko zaitzuten esperantzarekin egiten da,ez? Bueno, ba nik ere, zergatik ez…

 Hura sorpresa lana eskaintzeko deitu nindutenean… Niri? lana? EiTb-n? erredaktore lanetan? eta ze ordutegi? eta soldata? =a! ez! hau ez da telefonoz galdetzen!)

Ba bueno… gauzei datozen heinean aurre egin behar zaie, eta bizitzaren leloa omen da ikasketak amaitutakoan lana aurkitzea, beraz, unibertsitatetako matrikula bertan behera, eta lanera!

 Lana? a! bai! lana! kazetari moduan… bueno kazetari, itzultzaile, teknikari, telefono hartzaile… eta hori bai! kontratuan ipintzen duenez, "tekniko multimedia". Soldataz komentariorik ez, agian lehen lana izateko ez dago gaizki, edo bai… agian txarrago ere izan liteke… ala ez…

Ordutegiaz, ordea, hitz bi… bi bakarrik,e!asteburuak! ai ama! 12 orduz jarraian!zergatik? eta asteburuak ez al dira bereziki ordaindu behar? a! berriz ere ahaztu dut siruaren inguruan hobe dela ez gehiegirik galdetzea…

Kontua da, hasi bai, hasi nintzela, eta hamaika gauza iaksi bebai… batetik interneteko albiste portal batek dituen gora beherak… nola igotzen dira albisteak? a bai! Ibanek, Dabidek, Ikerek… erakusti zidaten! Eskerrik asko beraiei! baina… uff! agobiop! eitb24, eitb.com izatera pasatuko da, eta … ezin akatsik egon, beraz, panel berria eta panel zaharra batera ikasi behar dira, jotake… lanegun gogorrak, baina tira…. zezen handiagoetako plazetan ere izan gara, beraz, aurrera bolie!

Baina… zer gertatzen da enpresak zure kontratutik at geratzen den zeozer esaktu eta hemen azaltzen ipiniko ez naizen arrazoiengatik ezezkoa ematen duzunean? A! bai! proba hilabetearen barruan zaude, beraz, kalera! Ze aurpegi ipini behar da? Nork dauka errua? Zuk? alegia, kasu honetan , nik? bai! enpresak disponibilidadea eskatu dizu, alegia, zure asteburuak ez dira urrirarte hasten, baina bapatean bururatu zaie zuk ez duzula bizitzarik lanik kanpo, eta orduan , lanera joan zaitezkeela bihar bertan … nola? a bai! "explotacion laboral" esaten zaio? edo "eres una pringada y tienes que hacer lo que digamos"? Bueno, ba "pringada" igual bai… baina "explotacion laboral" la justa… eta ezezkoa eman nien… orain langabetua naiz "explotatua" izan beharrean… zer egingo diogu…?!?

Hori bai… nire ezezkoak gauza on ona eduki zuen, alegia, ezezkoaren arrazoia oso oso oso inportantea izan da niretzako… alegia… Martuteneko ateak zeharkatzea, suposatzen didan nerbioekin, suposatzen didan egonezarekin, hain da niretzat pozgarria, ezin duzuela imaginatu ere egin! Ezetz esan nien telebista publikoko arduradunek kontratatuta daukaten kontratako arduradunei, eta egun berean, Miren ikustera joan nintzen, eta Mirenek bai, berak ematen dizkit aurrera egiteko indarrak, aurrera egiteko gogoak… beraiek ahal badute, guk ere…! Gora zuek!

Baina tira… langabean, ezer egin gabe… ai ama! berriz ere , ai ama! eta orain zer? lan bila? ba ez! astebete daramat langabean… bueno 4 egun… eta horetatik pare bat lo egiteko aprobatzatu ditut, eta beste parea aspaldi ikusi gabeko lagun batekin eman ditut Zinemaldiaren "Glamour"a apur bat barrutik bizitzen… behintzat! zeozer ezberdina egiten… laguna ustet oraindik harrituta daukadala… bota zaituztela? zergatik? baina…? Lasai bakiotarra, benetan… zuk ez daukazu errurik, ezta Eiderek, ezta Kaitinek, ezta Gaizka, Iban, Dabid… nik neuk edukiko dut agian errua… ala enpresako arduradunek… ala Eitb-ko jefeek… ala lanetik harago bizitza bat dagoela uste dutenek… ala batek daki nork! agian besterik gabe patua izango zen…

Noski… lana bai… lana ez… hau , bestea… ez da batere "agradablea" zin dagizuet! galde deiezaiotela bestela Eneko gaixoari… ai ama!! jajja! beti hor! negar egin ebhar bada , negarrak entzuten , barre egin behar bada, barreak entzuten…eskerrak!

 

Zer gehiago?

Ba… hamaika bider saiatu naizela hemen idazten azken hilabetean, baina traste hau ala eztakit zer nire aurka jarri dira (agian astroak lerrokatuta edo izango ditut!) eta ezin izan dut…

Besterik gabe… gauza on guztiek izan ohi dute amaiera… eta suposatzen dut gauza txarrek ere edukiko dutela… 

Esaten zuen Hertzainak taldeak kantu ezagun baten barearen ostean ekaitza datorrela… alderantziz ere gertatuko da,ezta?

 ekaitzaren ostean, barea?

(Ai ama… zelako txapa sartu dizuedan….)

PD: Orain alde egin beharra daukat, badakit ergatiboren bat, hizkiren bat eta batek dakiz enbat gauza jan ditudala testu honetan… bana, den ordua kontutan izanda, zeinen luzea den kontutan izanda, eta hori… ba… bihar konponduko dut, lasai!

Laburpen hitzak:


%d bloggers like this: