Azken eguna?

Gauzak ondo baldin badihoaz gaur unibertsitateko ordenagailu hauen aurrean emango dugun azken eguna omen da.

Oraindik ezin dut sinestu lau urte egunero unibertsitatera igotzeko autobus madaikatua hartzen egon ostean, laster helduko dela egun bat non autobusa geltokitik pasatzen besterik ez dudan ikusiko.

 Gogoan dt unibertsitatea hasi genuen eguna. Gogoan dut autobusak arazoak izan zituela eta lehen eguneko lehen kalsea galdu egin genuela batzuek.

Gogoan dut aurpegi berri ugari ikusi nituela, batzuk , gau, lau urteren ostean nire lagun on onak dira, beste batzuk batek daki, klasekideak besterik ez, agian egunen baten lankideak izango dira.

Azterketak ate joka ditugu. Badira gatz ikuste ditudan arlo pare bat, baina onaino helduta, orain ez bada, irailean izango da, eta egingo ditugu egin beharrekoak.

Badaukat gogoa amaitzeko, badaukat gogoa ikasketak amaitu ta lizentziatua izateko. Lizentziatua, ordea, zertarako? topikoak dio karrera amaitu eta lanean hasteko unea dela hau, baina… hobe topikoetan ez jaustea,ezta?

Pena ere emango dit. Autobus madarikatua ez hartzeak zenbait jende denbora luzean ez ikustea suposatuko dit, heldu da unea bakoitza bere zereginetan jarri eta hemendik hara ibiltzeko, noiz bilduko gara serio hurrengoan lagunok?

 

Tira… ez naiz melankoniatsu jarriko… ez da nire estiloa… 

Laburpen hitzak:

2 Erantzun to “Azken eguna?”

  1. Kostaldekide izandako bat Says:

    Dudak dazkat melankoniana nere estilua ote dan, baña ustet baietz.
    Hau bukau da ta hemendik aurrea alkarrekin eoteko aukera gutxiyo eukiko deu. Horrek bakizu ze esan nahi dun: geyo idatzi berko dezula hemen, urruti gaudenak saltseau ta zure berri izateko.
    Ala, jarri dizut etorkizuneako lana.

  2. oraitz Says:

    Lau urte pasa dira…baina aurretik urte asko dauzkagu elkar ikusten jarraitzeko….
    zer egin behar dut nik zu gabe?
    muxuuuuuuuuuuuuuuuuuu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: