Ametsetan…

Kriston gogoa daukat bidai bat egiteko…

Ez da lehen aldia esaldi hau errepikatzen dudana,ezta?

Maite dudan pertsona batek eta nik bidai bat daukagu hor gure zain. Olentzero oso ondo portatu da gurekin aurten , eta diru apur bat aurreratu digu gure ametsetako bidaia egiteko.

Egia esan, nire ametsetan bidai asko eta asko daude, beraz, ez du garrantzi handirik zenbat diru eman digun Olentzerok.

Hainbat dira buruan ditugun lekuak (batez ere nik!)

Punta Cana da helmugen artean erakargarriena agian…eztakit zergatik… lekua paregabea da, eta hotel batera ezer ez egitera joatearen ideia oso oso erakargarria da…

Egia da, bai!, badakit…

Hotel batera aste oso bat bertan ematera?

Hain urrun joan eta apenas ezer ez ikusi?egun osoa jaten eta edaten?Ez zarete aspertuko?

Entzun ditut jadanik horrelako hamaika komentario, eta bai, agian aspertruko gara, baina jakiteko probatu beharko dugu lehenengo… ni enaiz motxila hartu eta non lo egin jakingo ez dudalarik bidai bat egiten duen horietakoa… bakoitzak bere estiloa du, eta nik ere…

Beste leku batzuk ere baditugu buruan…

Poloniara joatea da gure bigarren aukera… Auswitch ikusteko gogoa du Enekok, eta nik egia esan, ez daukadanez arazo handirik inora bidaiatzeko, ba nolabaiteko harriduraz edo, baina baiezkoa eman dut, zergatik ez?

Cracovia antza oso polita da… eta internet bidez POloniako turismo arduradunei eskatutako informazioa esku artean daukagula, badira nahiko gauza ikusteko.

Beste hamaika leku ere baditut buruan ,ez pentsa…

Paris, EuroDisney ez da agian oraingo helmuga, baina bidai bat daukagu zorretan… edo hori esaten dit norbaitek beti..

Roma, Lisboa… Alemania ere begiratuko dugu aujeren artean…

Ikusten duzuenez, ez dira gutxi aukerak, eta baliteke bidai agentziara joan eta beste leku bat eskaintzen badigute ere iritziz aldatu eta batekdaki non amaitzea.

Datak ere zehazteko ditugu, baina litekeena da uda aurretik alde egitea, eskaintzaren bat agertzen denean, edo jadanik nekatuta gaudenean hemengo egunerokoaz!!

Kontatuko dizuet…

(Ikusten duzuenez, irratian ere denbora daukat amets egiteko...)

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: