Oporren lehena stea opor astea izan zen niretzako… erdi opor astea hobeto esanda…
Etxean tokatzen zitzaigun familia guztia hartzea, eta beraz, hamaika gauza izan genituen egiteko Olentzero aurreko egunetan, tarteko opariak erosi, irratira etorri, etab.
Aurrera egin zuten egunek, eta selekzioaren partidua eta beste aguza pare bat izan dira tarteko, gaon guztietan izan ohi diren gauzak.
Gabon zaharra heltzeko ez ziren gutxi gogoak, finean, hemen, irratian nagoenetik gutxi dira egindako farrak eta gabon zaharrak beti izaten du bere ukitua!
Afaldu genuen, jan genituen “lacasito”-ak (ez zaizkit mahatsak gustatzen…! badakit! oso berezia naiz…etz zer??) kalera irtetzeko ordua ere heldu zen, nahiz egiten zuen hotzarekin burutik pasa zitzaidan ez ateratzea,e!
Jeitsi nintzn lagunekin, hartu genituen gordeta genituen edariak eta juerga hasteko unea iritsi zenean… ui! eztarriko mina daukat! ui! bidean pasatutako hotzagatik izango dela suposatzen dut! edan dezagun zeozer ea zelan doan gaua… gero eta eztarriko min gehiago…buruak ere eztanda egin behar zidala zirudien…
Jeitsi ginen lehen tabernara… nola joango nintzen gabon zahar gauean etxera 3etan ordu bietan atera eta gero?
Ausartu nintzen zeozer hartzen, dantza apur bat egiten, baina gero eta kaskarrago nengoen…
Bisita ere izan nuen, eta bisitak etxera joateko gonbita luzatu zidan…
Lagunduta egin nuen lo, hiru ginen ohean, eneko, nire birusak eta ni!
Egunetik gaur arte ohean egon naiz, gaur , ordea, irratian nago, erregeek zer ekarriko zain!!
Laburpen hitzak: Praktikak...
Utzi erantzun bat