Izenburua behintzat indartsu,ezta?? Ba bai, asteburuetan lan egiten dudanetik uste dut gaupaseroak gorroto ditudala.
Arrazoiak, ugari, batetik eta onartu behar dut, kriston enbidia ematen didate… agian gaur goizean, euria ari zuela eta ez, baina gogoa dut nahi dudan egunean erlojuari begiratu gabe egoteko.
Bestalde, eta batez ere … metrorako bidean noanean, goizeko 8:25 nire erlojuan (batzutan apur bat beranduago, lokartzen baldin banaiz, baina orduan oso justu iristen naiz, beraz, ordu egokia horixe, 8:25), etxetik irten, eta apenas inor, agian ogi bila doan agure bat edo beste, edo nik bezala lan egin behar duen sateliteren bat, besterik ez.
Metrorako bidea hartu, nire etxetik metrora, bidean inorekin gelditu gabe, oinez eta pausu arruntean , 7 minutu edo…
Bidean, bikote bat ohiuka, batak besteari batek daki zer esaten… beste espaloira jaon naiz, enuen erditik pasatzeko gogorik.
Apur bat gorago, bada taberna bat goizeko 6etane do zabaltzen duena gosariak emateko, imaginatuko duzuenez, bertan daudenen erdia baino gehiagok gau osoa daramate parrandan, eta beti, ni pasatzen naizenean ondotik, ateratzen da juergan egon den nonor erdi jausten dela,e ta zeozer esateko gogoz.
Metrora heldu, eskailerak korrika jeitsi badaezpadan metroa dagoen justu behean, eta bertan ere, egoten dira juergatik itzultzen direnak…
Zin egiten dizuet, ni juergatik natorrenean enaizela aritzen lan egitera doazenei begira, nire etxerako bidea izaten dut bakarrik buruan…
Laburpen hitzak: Praktikak...
18:17 2007/12/30 |
Barkatu bakarrik jateagatik. Te lo rekompensare