Agian ez da nire amtsetako geltokia izango, agian ez da eguzki izpiek indartsuen jotzen duten lekua, baina bada aspalditik buruan daukadan lekua.
Bihar…nire oporraldi extra lasai hau astoratuko duen lekura noa,
bihar… konpainia berezia izango dut nire helmugan,
bihar… egun berezia da. (oso berezia)
Matiteneko espetxea izango da nire super bidaiaren helmuga. MIREN IKUSTERA NOA!!
Ez dakizuenontzat, Miren gure klasekidea da, orain 6 hilabete espetxeratu zutena eta orduz geroztik ikusteko aukerarik izan ez duguna, beraz, imaginatuko zenutenez, helmuga oso berezia da, biharkoa oso bidaia berezia da, bihar Miren ikustera noa, eramango dizkiot kazetaritzako iaksleen berriak, musuak eta gorantziak, kontatuko dizkiot ahal ditudan gauza guztiak, aprobaetxatuko ditut 40 minutuak nire bizitzako azken 40 minutuak bailiran.
Zin egiten dizuet bueltan emango dizuedala bisitaren berri.
Laburpen hitzak: Etxean nahi ditugulako...
Utzi erantzun bat