PORTUGALETEN JAI HERRIKOIAK!!

Portugaleteko jaiak amaituta, gaurkoan urteetan bizitako unerik bereziena pasarazi didaten horiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Hamaika dira urteetan zehar Portugaleteko koadrilekin bizi izandako egoerak, hobeak zein txarragoak, baina denak oso bereziak eta bolondreski egindakoak.

Gertatu ohi da gauzak inolako irabazi asmorik gabe egiten direnean nekatu ere egin dezaketela zenbait momentutan, baina egia da ere, ingurukoek lan horren nolabaiteko goraipamena egiten dizutenean, neke guztiak, bizitako haserreak eta une txar guztiak ahaztu egiten direla.

Bihotzez eman nahi dizkiet eskerrak lerro hauek medio aurten koadrilen saria, Portugaleteko 2007ko Koadriletako neskarik aipagarrienari saria eman didaten horiei.

Nire begietatik nire izena entzun orduko jausi ziren negar malkoek nire sentimendu guztiak busti zituzten, poza, borroka herrikoi baten aldeko nire maitasuna… hitzik esateko gai ez nintzen izan, eta nire bihotzak eskerrak emateko beharra sentitu du gaur.

Urteetan nire ondoan izan dira beste hainbat eta hainbat pertsona, nik beste lan egin dutenak, izenik gabeko hamaika pertsona, helburu bakarrarekin lanean, alegia, Portugaleten jai herrikoiak lortzea!!

EIDER ANDRES TEJEDOR

PORTUGALETE

Laburpen hitzak:

2 Erantzun to “PORTUGALETEN JAI HERRIKOIAK!!”

  1. aupa portu!!! Says:

    ta nori emon zioten ba herriko neska ederrenarentzako saria?

  2. Nahikari Says:

    ZORIONAK!!!
    \\

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: