Zapore gazi geza daukat gaur.
Korrika heldu da, eta iada pasatu da, Bilborako bidean da dagoeneko…
Heldu da, eta nik neuk eraman dut ezkerraldeko lehen kilometroan lekukoa… Areetatik zubian etorri eta tipi-tapa,tipi-tapa Korrika egin dugu Portugaleteko koadrilen ordezkari gisa hiru neskek.
Portugaletek ordea, arazo bat dauka, batzuk agian ezagutuko duzue, eta itsasoaren mailatik goraka egindako herria da gurea, beraz, itsasotik zetorrela kontutan hartuta Korrikak maldan gora hasi du bere ibilbidea…Korrikak maldan gora eta Eiderek ez du lortu malda gorarte igotzea… harro nago lekukoa eraman izanagatik , harro sentitzen naiz hainbeste urtez defendatutako proiektu baten izenean egin ditudalako ezkerraldean Korrikak egin behar zituen lehen pausoak …ozen eta aho haundiarekin esaten diet entzun nahi duten eta belarriak tapatuta dituzten guztiei, IKA, IKA, IKA, KORRIKA!! (EZKERRALDEAN ERE…KORRIKA…!)
Meatzaldean ere egon naiz aitarekin eta amarekin korrika, bertan bai, aldapa behera , orduan bai gozatu ditugu gozatu beharrekoak…!!
Laburpen hitzak: Paranoiak
Utzi erantzun bat