Zergatik? Zertarako?

Azkenaldian oso modan jarri dira “fotolog” delakoak.Agian ez da azkenaldiko gauza bat, nik ordea nire inguruan mugitzen den jendearen artean existitzen direla orain gutxi enteratu naiz.

Fotolog horiek, hitzak berak dioenez, argazkiak igotzeko erabiltzen diren blogak dira, egunero argazki bakarra igo daiteke, horrekin batera komentario bat idatzi eta ikusleek komentarioak uzteko aukera ere badaukate.

Aurreko egunean unibertsitatetik bueltan kotxez etorri nintzen, lagun batek ekarri ninduen eta berarekin abtera bere lagun bat ere bazetorren. Komentatu genuen Fotolog delako horiena eta berak nire Kostaldea blog hau ere ikusia zuela komentatu zidan.

Kotxean zegoen beste neskak blog bat egitearen zergatiaz galdetu zuen. Ez zuen galdera era txarrean egin ezta horrelakorik, besterik gabe, bere ezjakintasunean galdera airera bota zuen.

Gaur, elkarrizketa hori gogoratuta niri ere sortu zait galdera hori, Zergatik sortu blog bat? Zertarako? Guk unibertsitateko irakalseek aginduta eman genion hasiera honi, lehenengo mailan Gorka Palazio irakalseak aginduta, bere internet zerbitzari batean, gero berak aipatutako berriemaile zerbitzaria desagertarazi eta gure idazki guztiak galdu genituen. Bigarren mailan ere Kolso Mesok agindu zigun gure bitakora sortzea, banaka, binaka, hirunaka…berdin zitzaion, baina derrigor sartu ebhar genituen artikuluak.

Amaitu dira gure bitakora hauek ebaluzaio sistema gisa erabil izan ditugun garai horiek, eta nik gaur jarraitzen dut nire bitakora honekin, ez ordea nirekin hasi ziren kideek. Klaseko gehienek ere erdi hilda dauzkate haien bitakorak.

Zergatik idazten ditugu gure burutazioak edonork irakur ditzakeen atari hauetan?

Zein da gure burutazioak zabaltzearen helburua?

Erantzunik gabeko galderak dira, edo agian ziango dute erantzuna, erantzun bakarra ez ordea, hainbat eta hainbat, bakoitzak izango du bere iritzia.

Nik gustoko dut idaztea, oos gustuko, lasaigarri zait zenbaitetan, hemen eseri, musika apur bat jarri eta besterik gabe irakurri nahi dituenarentzat lerroak prestatu, inork irakurtzen ez baditu ere, nik idatzi ditut eta askatu ditut barruan nituen galderak, barruan nituen sentimenduak edo besterik gabe zenbaitetan idazten ditudan paranoiak.

Zer uste duzue zuek? Akaso komentarioren bat uzteko gogoz bazabiltzate agian honen ingurko eztabaida ere sortu daiteke, jaj!

Laburpen hitzak:

Erantzun bat to “Zergatik? Zertarako?”

  1. Nahikari Says:

    Nire kasuen, behintzet, idazten hasi nintzan gauzak kanporatzeko. Enaz oso iaioa gauzek kontetan jendeari. Pantallak eta papera asko laguntzen dabe. Terapia moduko bet edo da.
    Zuk esaten dozun moduen, irakurten badabe ederto, bestela…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: