Euskaldun bat Dublinen, azken atala

Azken atala duzue gaurkoa, 14 egunez luzatu den historia honen azken kapitulua gaurkoa.

Ostirala da gaur, eta bihar goizean etxera noa. Goiz goiz irtengo naiz hemengo etxetik,hemen zentrora heltzeko erabiltzen dugun “Luas” tranbia hartu eta zentroan aireporturako autobusa, nire maleta

txikia“rekin, bertara iritsitakoan lehiatilara, ni eta nire inglesa, espero dut arazorik ez izatea, bi astez hemen ulertzea lortu badut aireportuan ere konponduko naiz.

Abioian igota nagoenean, aireportutik 2 orduz turismo egin ostean, 2 prdu eta 15:30ak inguruan Euskal Herriko lurrak zapaltzen izango nauzue.

Bidai honen balorazio orokorra egitea zaila da , lehen astean oso beltz ikusten nuen dena, gaur jadanik amaitzear dagoenean, etxera itzultzeko ordu gutxi batzuk geratzen zaizkidanean, positiboago ikusten ditut gauzak, hartu diot erritmoa hemen egoteari, hemengo janari ohiturei eta bueno turismoa bakarrik egite hori alderatu eta erosketen zale amorratu naizen honek Dublineko dendak behin eta berriro bisitatu ditut.

Ni sari bat medio etorri naiz eta beste batzuek seguraski gura lukete nik izan dudan aukera hau, askok diru mordoa ordaintzen dute hemen nik izan dudana izateko, baina hemendik esaten diet oparitu didatenei nik beste formula bat bilatuko nukeela, gatza da bi astetarako lurralde berri batera etortzea eta bakarrik etortzea. Finean, bi astetan inglesa ikastea gatza da,asko jota ikastolan ikasitakoa apur bat gogoratu eta mintza praktikari apur bat eragin, beraz, nik 2 pertsonentzako bidaia antolatuko nuke, bi irabazle, bi sari, nahiz eta bi lagun izna ez, helburu berdinarekin datozen pertsona bi batuko nituzke, ingeleraz apur bat aritu eta hiria ezagutu nahi duten pertsona pare bat,alegia.

Esandakoa… hemetik idatzi behar dudan azken kapitulua nobela “beltz” honetan. Irakurri badituzue nire lerroak ondo, bestela ere nire askapen pertsonalerako lerroak izna ohi dira bitakora honetan agertzen direnak, beraz… interesatu bazaizkizue ondo, bestela ere, ondo, asteburuan deskantsatu eta urrengo astean izango duzue nire berri.

Musu bat

EIDER

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: