Gaur…esateko gutxi, baina…

Ez dakit zer idatzi, baina zuekin egoteko gogoa nabaritu dut.

Badira egun abtzuk ez dudala ezer idatzi eta gaur, honen aurretik eskegi dudan elkarrizketa eskegi eta zuei hitz batzuk zuzentzeko gogoa sartu zait.

Bihar klaseen hasiera ofiziala da EHUn, nik zorionez aurten eta gauzak espero bezala badoaz ez dut kalserik izango astelehenetan eta beraz bihar nire oporrak luzatzeko aukera izango dut.

Ez pentsa, ez dut eguna penas igaroko, ez dut uste EHUk aldaketa askorik eskaini behar digunik aurten, betikoari eutsi beharko diogu.

Klaseak hasi eta ohartu ere ez naiz egingo, asteburuan Irlandara noa hamabost egunez eta beraz klaseak bueltan hartuko ditut gogo gehiagorekin orain baino.

Tira, alde egin aurretik nahiko gauza wegin behar ditut, beste gauza batzuren artean, Irlandan dagoen edo egon den norbaitekin hitz egitea gustatuko litzaidake, zuek, egon al zarete? Are hobe ezagutzen duzue Dublinen ala Belfasten dagoen inor?

Besterik gabe lagunok, idatziko dizkizuet lerro batzuk alde egin aurretik ahal badut, eta ez euki zalantzarik han nagoela ere kontatuko dizuedala zeozer…

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: