«Hemos sido capaces de crear un proyecto común y fuerte»

·ENTREVISTA

Gorka Altuna, Joanmari Larrarte e Iñaki Alzaga, consejeros delegados de EKHE, EKT y CMN

Altuna, Larrarte y Alzaga, consejeros delegados de EKHE, EKT y CMN respectivamente, muestran, en esta entrevista conjunta, su compromiso e ilusión con el proyecto televisivo en euskara Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea, que está formado, además de por estos tres grupos, por Euskaltel, Elkar y Bainet.

Joan den asteartean aurkeztu zen Bilbon Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea. Bertan, Euskaltelekin, Elkar argitaletxearekin eta telebistan esperientzia duen Bainet enpresarekin batera, hedabideen munduan eskarmentua duten hiru talde daude: gurea alde batetik, EKHE ­GARArekin batera ‘‘Le Journal du Pays Basque’’ egunkaria argitaratzen duena­, eta CMN ­“Deia’’ eta Noticias talde osoa editatzen duen korporazioa­ eta EKT bestetik ­‘‘Berria’’ argitaratzen duena­.

Argi utzi du Hamaika talde berriak zein helbururekin jaio den: Euskal Herriko eskualde bakoitzean euskarazko telebista sustatzea, euskara, telebista eremura ere, ahalik eta gehiena zabaltzea.

Mezu horren berri zuzena izan zuten asteartean Bilboko Euskaltelium-en izandako aurkezpen ekitaldira joandako euskal gizarteko hainbat alorretako ordezkari eta eragileek; eta benetan itxura ona hartu ziotela esan daiteke, komunikazio talde berria osatzen duten kideak eta plazaratutako helburuak ikusita eta ezagututa. Euskaraz eginiko tokiko telebistarako proiektua abian da.

Horri guztiari buruz hitz egiteko taldeko hedabideetako arduradunak elkartu genituen Andoaingo Martin Ugalde Parkean: Gorka Altuna EKHEko kontseilari-ordezkaria, Iñaki Alzaga CMNkoa eta Joanmari Larrarte EKTkoa. Hauxe da emaitza.

­Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko telebista digitalen lizentziak banatzeko lehiaketetara aurkeztuko zarete. Eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian?

Iñaki Alzaga: Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian pausoak desberdinak izango dira; adibidez, Frantzian digitalizazio prozesuak beste martxa bat du eta dauden esperientziak oso desberdinak dira Hego Euskal Herriarekin konparatuta. Kasuz kasu aztertuko dugu bai eta erabakiak hartu ere.

Gorka Altuna: Nafarroan banatu dira, eta ez zuten uzten aukerarik euskarazko telebistak ateratzeko. Helburua, dena den, argi dago. Aukera bat sortu da EAEn lizentziak lortzeko eta horra joko dugu, baina Euskal Herria bere osotasunean dugu helburu, eta lurralde guztietan lizentziak batzera joango gara.

JARRAITU IRAKURTZEN

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: