90-60-90

Cibeles pasarelan aurten ntza aurkeztu diren neskatilen %30 atzera bota dituzte antolatzaileek.Zergatia ez dakit nik egokia den , ala besterik gabe zarata apur bat sortzeko balio izan duen. Badirudi 18 puntu baino gutxiagoko masa muskularra duten neskak ezin direla honen gisako pasarela batean agertu.

Egoki iruditzen zait neska argalegiak ez erakustearena, egoki deritzot bulimia eta anorexiaren kontra dauden erakundeen haserreari neska hain hain argalak ikusten dituzgunean, baina 18 puntuko masa muskularra zenbat kilo dira? Zenbat kilo dauzka 1.80 neurtzen duen enskatila batek masa hori izateko? antza hori da osasunaren elkarteak ipinitako minimoa, eta gu, dieta bat jarraitzen ari garenak 22 puntutako masa muskular batera iritsi behar gara, beraz…?!?

Niretzako argalegiak dira pasareletan agertzen diren neskatilak, are gehiago batutan itsusi egotera ere iristen dira niretzako, beti ere nire ustea besterik ez delarik, eta nik inoiz horien gisako gorputza izatea lortuko ez dudala jakinda.

Entzun nuen ere Euskal Herrian miss lehiaketetan hautatzen diren enskak ez dituztela nahi izaten estatuko pasareletan, Cibeles, Gaudi, antza lodiegiak dira.

Nik orain urte batzuk Arriagan egindako sari banaketa batetan, ez dut gogoratzen nola edo zergatik nintzen han, Marta Lopez eta Lorena Bernal ikusi nituen eta horiek bai enska harrigarriak, argalak ez, ezertarako, bere titiak bere lekuan zituzten eta benetako gorputz polita zuten, gaur ikusten ditudanak, hain modan daudenak ordea ez daukate ez buru ez hankarik.

Sentsu horretan ere Cuatro telebistak martxan duen Supermodelo 2006 realitya ikusi dut egunen abten, eta horiek ere, argalegiak dira , 16 urte ebsterik ez dituzten neskak egun osoa takoi gainean, agian bere ametsa izango da, baina… ikusten da nik uste beren konstituzioagatik horrela direla, eta hori da nik uste kaltegarriena gaixotasunekin dabiltzaten enskentzako, alegia, ikustea nola batzuek jan eta jan egiten duten eta modelo iztera hel daitezkeen eta beste batzuk, zaindu eta zaindu besterik egiten ez direnak hor dayden bere ametsa inoiz lortuko zain.

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: