Ni eta nire burutazioak

Heldu da abuztua, heldu eta ia amaitu ere egin da abuztua.

Mari Jaiaren usaina nabari da Euskal Herri osoan , saiatuta ere ezin gara jai usainetik aldendu, gure buruan presente dago eta telebista eta bestelako hedabideek ere ez digute hain errez ahazten utziko.

Aspaldi ez dut eremu honetan idatzi, apur bat ahaztuta daukat, baina noizbehinka, gaur kasu,esnatu, egin beharrekoak egiten egon, eta bat-batean nire burutazioak hemen idazteko gogoa sortu zait.

Esaten nuenez, aspaldi nago idatzi barik, baina gauza ugari izan ditzaket kontatzeko.

Montenegron egon nintzen oporretan familiarekin abuztu hasieran, eta denbora apur bat daukadanean luze idatziko dut han ikusitakoez, independentziaren eredu bezala ikusten nuen lurraldeak asko dauka egiteko, ikusitakoa ikusita guk ere lortuko dugu hainbestetan amestutako egoera politikoa, ziur.

Lagun bat daukagu ere audientzia nazionalak hartutako erabaki bat betetzeko zain…

Erregutu beharko diogu zeruan dagoen horri ea “bakearen bidean” omen gauden honetan Miren gurekin geratzen den.

Portugaleteko jaiak be izan dira, eta egia esan kontatzeko gehiegirik ez badago ere , izan dira gauza onak eta ez hain onak, izan ditut nire momentu “apoteosikoak” eta nire samin uneak bebai, eta agian horiek ere ezagutaraziko dizkizuet zuei, finean, zuek , anonimoki irakurtzen nauzuenek ez duzue esateko gehiegirik izango. Jaien inguruko nire burutapenak udalak zabaldu duen internet eremu baten idatzi izan ditut, sozialistek herriarengana hurbildu nahian edo blog gune bat sortu dute, guk herritarrek gure iritzi ea ideiak idatz ditzagun. Ikusi nahi baduzue, www.portugalete.hiritarrok.net da helbidea.

Jaiak amaitu eta behin gorputza eta burua bere egoera naturalera itzulita, ikasten hasteko lehen saiakerak egiten nabil, eta uste baino gatzagoa egiten ari zait, uda ez da ikasteko…

20 egun geratzen dira ikasturtea hasteko, bueno azterketak egiteko, unibertsitateari ez diogu oraindik hasiera emango, eta zorionez nire oporrak ez dira guztiz amaitu, oraindik 15 eguneko bidaia daukat Dublinera, eta aprobetxatu beharko da, ez duzue uste?

Ba hori, jakin dezazuela ez dudala guztiz ahaztu hemen daukadala nire eremu hau zuekin kontaktuan egoteko, nire paranoiak nire burutik askatzeko eta nahi duenari zabalik, zuen mezuak ere onartzen ditudalako.

Egun hauetan ikasten egon beharko gara, ezta?

Apunte eta apunte artean tartetxo bat egiten dudanean (bat baino gehiago egingo dut, baina tira…!) sartuko naiz berriz ere sortzen zaizkidan paranoiak idaztera.

Mila musu

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: