Hil da…guztiok hilgo garen moduan…

Artikulu honek, nire paranoia hutsa baino ETBren kontrako kritika bat izatea zuen helburu, azkenean, nire asmoak aldatu ditut izenburua ipintzearekin batera.

Hil da Jurado andereñoa, hil da gu guztiok hil egingo garen bezala.

Gaixo zegoen aspalditik, eta zuen gaixotasuna zein zen jakinda asko iraun duela esatera ausartuko nintzateke, Huston-era joateko dirurik ez daukanak bere senideekin sufritzen ditu gaixotasun hain gatz horrek dakartzan une onak eta txarrak, batzuek hobeto besteek txarrago.

Hil da, eta bizi izan den bitartean medioen erregina zenez, hiltzean ere hola behar… kexatu dira senideak prentsaren jarraipena dela eta ez dela, gero ordea beren ama edota arreba, emazte…delakoaren gorpua espainia osotik paseoan eraman dute guztiek hildakoaren kutxa ikusi zezaten.

Ez dut ukatzen senide bat galtzea gogorra denik, ez eta ez zela zaharra eta horrek are amorru gehiago egiten duela, baina oraingoan, eta gaixotasunetan gertatu ohi den bezala, diruak ezin izan du ekidin Rocio Juradoren heriotza.

Joan zen Rocio Durcal ere, eta ez zuten hainbesteko zoramen mediatikoa egin, ostegunetik asteburura bitartean, edozein kate ipinita,Rocio JUradoren inguruko zeozer ikustea besterik ez dugu izan.

Horren harira, hasieran aipatzen nuen euskal katearen kritika, nire kritika pertsonala, jakinda agian egunen baten ETB-n lan egitea desiatzen egon naitekeela, baina…

Teleberria, eguerdiko 14:30ak inguruan, euskal telebista lehen katea, euskarazkoa, alegia, eta teleberriaren lehen uneetan , Rocio Juradoren heriotzaren albistea, eta ez albistea bakarrik, emakumearen biografiaren aipamen nahikotxo teleberriaren erdian…

Mikel Laboa, Niko Etxart, Fermin Muguruza, Pantxo ta Peio…edo okurritzen zaizuen edozein musikari euskaldun hiltzen denean emango al dute TVE1en edo antzerako kateren baten haren berririk?

Zertan dabil euskal telebista publikoa? ETB ipini Juradoren heriotzatik aldentzeko eta hor ere?

Tira… hil egin da, guztiok hilgo garen bezala, joan da zerura edo batek daki nora, eta agian egunen baten (urte mordoxka barru) ezagutuko dugu bizitzaren ostean joaten den leku horretan.

Laburpen hitzak: ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: