EHUko irakasleen greba dela eta ez dela…

Antza denez, EHUko irakasleak biltzen ditzuten sindikatuek greba deitu dute hilaren 15 eta 16rako.

Ez naiz ni izango langile baten greba eskubidea kritikatuko duenik, ikasleok greba egiten dugun bezala, edo agian are arrazoi gehiagorekin egin dezakete irakasleek eta bestelako langileek ere greba, finean, bere nahiak lortzeko bide bat eta eskubide bat da.

Baina… kritikatzeko asmorik ez badaukat ere, komentatzea libre da, eta are gehiago nire eremu honetan.

Maiatzan sartuta gaude, unibertsitari asko jadanik liburuak mahai gainean dabiltza jotake ikasten ekaineko azterketei behar bezala aurre egiteko.

Irakasleek 2 eguneko greba egiten badute, zer egiten dugu ikasleok orduan? Argi dago jai egun gisa hartuko ditugula, espero ez genuen zubi bat izango da, maiatza erdian zubi bat, baina… egun horietan eman beharreko ikagaiak? Gai horiek azterketatik desagertuko dira, ala gure konu jorratu beharko ditugu?

Ikasleok grebari eusten diogunean gure kontu izaten da gero gaitegian galdutakoa eguneratzea, irakalseek egiten dutenean ere gure kontu izan behar al da?

Laburpen hitzak: , , , ,

Erantzun bat to “EHUko irakasleen greba dela eta ez dela…”

  1. kazetaria Says:

    Bai eta gainera batzuk greba egitea soldata igoera eskatzeko ondo dago, baina beste batzuk kolpe zarrik ez dute jotzen eta zea diru gehiago nahi dute. Uste dut kazetaritza ikasten zabiltzala (ala jarri duzu matrakako blogeko komentarioan) eta fijo ezagutzen dezula bat baino gehiago merezi ez duenik, bai Jauregi abizena erdaraz duen hori esaterako…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: