50.hamarkadako komunismoaren pertsekuzioaz dihardu pelikulak.
Caza de brujas delakoa sarri askotan entzundako terminoa izanda ere, hitz horien benetako esanahia behar bezala ulertzea eta kokatzea ez da erreza izaten.
Kazetarion jarduna faktore ugarik baldintzatzen dute, eta gaur bezala baita 50.hamarkadan, telebistaren hasiera zen horretan ere.
Komunismoa Macharty sentariak oso kritikatua zen garai hartan, eta zigor gogorrez debekatua, egoera horretan,kazetari gisa, zer egin? Boterearen alde jarri printzipioen gainetik, lana, egoera soziala… mantentzeko, ala kazetari gisa aritu eta egia herriari erakutsi?
CBSko kazetariek, Murrow albiste aurkezlea buru, eta bere lan taldean komunismo arrastoak izan zezaketenak alderatuta arriskuak ekidin nahian, gertatzen ari zen guzti horren aurka egiteko erabakia hartu zuten.
Egoera gogorra zen, bazterketa egitea ere derrigor ikusi zuten kazetari taldearen barruan bertan, senide bat komunista izatea, edo ezagun bat nolabait gorritzat hartzea arazo izan zitekeen edonorentzat.
Argi esaten dute pelikulan nola hedabideak , telebista , medioak orokorrean negozioa ziren, entretenigarri hutsa.
Aipagarri da ere , nola 50.hamarkadako gizartearen islada argia den, kazetari guztiak, saioaren langile eta arduradun guztiak gizonezkoak diren, emakume bakan batzuk agertzen dira, idazkari lanak egiten, kantuan…
Pelikularen gaira itzulita, 50.hamarkadako beldur garai hartan, non edozein edozergatik komunistatzat har zitekeen, errepresioa nagusi zen garaian, aipatutako saioaren aurkezlea ere komunistatzat joko dute, horrek are indar gehiagoz saioarekin aurrera jarraitzea suposatuko duelarik. Momentu horretan , gizartea ere egoeraren aurka agertzen da, telebista entretenigarri hutsa izatetik garaiko egoera soziopolitikoaren adierazle izatera ere pasatzen da, jendearengan eragin izatera.
Kazetarien, CBSko lan taldearen indarrak eta iraunkortasunak azkenean bere helburuak lortzea dakar, Mcarthy senataria senatuaren aurrean aurkeztu behar izan zen, bere gezur eta boterearen gehiegizko erabilerak agertu eta senatariak bere postua galdu zuen.
Agian ez zen izango kazetarien helburua lan egiten jartzean, baina gutxika datuak biltzen joan zirela, beren buruak ere guda zikin horren barruan ikusi zituztela, ezin besterik gabe eten, beren lanaren sinuari eutsi eta egia jendeari erakustea erabaki zuten.
Gaur ere, justiziak defendatzen al ditu kazetariak? Gaur gu geu, kazetari garenean honen gisako kasu bat aztertzen ipiniko bagina, lortuko genuke senatari edo bestelako botereduna akusatuen bankuan ezartzea, ala… agian adierazpen askatasunaren aroan gauden honetan, gu geu, kazetariak izango ginateke epaituak?
Ez dugu gure oroimenean oso atzera egin behar gure lurraldean bertan hedabideek pairatu dituztenak gure gogora ekartzeko.
Besterik gabe, gabon, eta zorte on, Murrow jaunak agurtzeko erabilitako hitz multzo berdinarekin emango diet nik amaiera nire lerroei.
Laburpen hitzak: zinea
Utzi erantzun bat