Ez ahaztu zeruko izarrik distiratsuena pizteaz Igor…

33 urte, seme bat, 10 urte kartzelan, hainbat amets, hainbat ilusio…

Bizitza galdu zuen ordea atzo Igorrek, bere buruaz beste egin omen zuen kartzelako arduradunek esan dutenez, egia den o ez, bakoitzak bere buruarekin, dituen datuen interpretazioarekin egin beharko du.

Euskalduna, alaia, arrantzalea, lagunen esanetan etorkizunarekin nahiko esperantzatua, burua argi, egoera politikoaren jabe, orain, gu guztion arnean egongo da, zerutik bere seme Aitzoleri begira, honen keinu eta jolasekin barreka seguruenik.

Heriotzarekin egin zuen topo atzo, eta gaur, familia euskaldun gaztea berriz ere bere herrira ekartzeko saiakeretan dago.

Biktima bat da Igor, bat gehiago azken urteotako zerrenda beltzean ipintzeko. Biktima guztiak ez dira berdinak, ordea,eta beraz, batzuek aipatu ere ez dute egin, nahikoa daukate beren ustezko bake prozesu horrez hitz egiteko eta.

Santurtziarra, eta ezkerraldean nahikoa samin sortu du kasuak, ezkerraldean eta Euskal Herri osoan, 600 kilometrotara bazuten ere, euskalduna ezn, euskara ikasten ere baziharduen, espetxetik bueltan Aitzolekin eta bere neska Idoiarekin izan nahi zuen bere bigarren umearekin hitz egin ahal izateko.

Hil egin da, eta bizitza ez dio inork itzuliko, baina hilda dagoela ere, batzuek ez dute bakean utziko, eta santurtziarrari agur esatea nahi baino gehiago kostatuko zaigu, Santurtziko udalak ez du oraindik aurpegirik eman,zeren zain ote daude? Heriotzera heldu da Igor eta guztiek bezala honek ere behar bezalako agur bat merezi du, ea Santurtziko udalak, eta bestelako erakundeek behar bezalako agurra ematen uzten diguten bestelakoei.

Agur eta ohore Igor, zauden lekuan zaudela ,ez ahaztu gu guztiok gidatuko gaituen izarra gauero pizteaz.

Laburpen hitzak: , , , , , , , ,

Utzi iruzkina