Asti-lekun matxinada?

Atzo GARAn kaleratutako gutun bat.

Portugaleteko Ikastolak urteetan jaso ditu honen gisakoak, urteetan urratu ditu beren ikasleen eskubideak, aurten ere, dirudienez, egoera berdina da, eta horren inguruan idatzi du ikasle ohi den Irati Tobarek.

Portugaleten dagoen ikastola edo espetxea? Herritarrak hezi ordez gizartean bikain txertatzen diren gizontxo eta emakumetxoak sortzen ditu. Fabrika bat. Sistema kapitalistaren baloreak erreproduzitzen ditu, ikasleak kontrolatuz eta haien eskubideak urratuz, eta eskubiderik izatekotan maskaratzen duten demokrazia faltsuaren atzean. Emaitza edo produktua=ikasle otzanak, pasiboak eta akritikoak. Sozializazio prozesuan sistema horren barruan hezkuntzak dituen helburuak primeran beteak. Zorionak. Baina naturak argi utzi digu edozein makinari gailendu ahal zaiola, goiz ala berandu, baina gailentzen zaio.

Oraingoan Asti-Lekuko makinaria gaizki dabil, ikasleak haien eskubideen aldeko borrokan buru belarri dabiltza. Urtero eta belaunaldiro erabili dituzue trikimailuak ikasleen kolektiboa erasotzeko, baina beste behin ere, ikasleak aldatu diren arren (berriak datoz, zaharrak bagoaz) borrokak bizirik dirau!

Gaur bi aste, Ikasle Abertzaleak-en izenean 50 pertsonak eztabaida egin zuten patioan, kale gorrian. Greba eskubiderik ez dutela DBHn? Antolatzeko eskubidea ez dela errespetatzen eta guztiz kontrolaturik daudela? Batzartzeko lekurik ez dutela? Adierazpen askatasuna arrotz egiten zaiela? Erabat kontrolatuta daudela? Eta zer! Horren aurrean bildu dira, eta egoera horren aurrean eskubide demokratiko minimo gisa izendatzen dituzten oinarrizko baldintza horiek lortzera doaz!

Asti-Leku zuenak egin du! Euskal Herriko beste ikastetxe eta ikastoletan bezala ikasleak haien eskubideak aldarrikatzera ez, gauzatzera doaz!

Irati Tobar Eguzkitza – Asti-Lekulo ikasle ohia

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: