“Inprobisaziorik onena idatzita dagoena da”

Kazetariak izango gara, lortuko dugu unibertsitatea amaitu eta kazetari izendatzen gaituen titulu bat izatea.

Lortu arteko bitarte horretan, egunero gauza berriak ikasi eta ikusten ditugu, historia, zuzenbidea, nazioarteko harremanak, ekonomia…hainbat gair dauzakgu gure kultura maila handiagotzen dutenak, edo beharko luketenak,e ta momentuz benetan gureari lotutako bakan batzuk.

Elisabete Larrinagak esan zigun aste hasieran aipatutakoa, alegia, inprobisazio eza dela inprobisazio onena. Aurretiaz ere entzunda genuen, baina irratia entzutean , telebista ikustean, ezin imagina dezakegu esaten dituzten gauza guztiak gidoian idatzita daudenik… Arantza Gutierrez Paz irakalseak kaleratutako liburu baten sinopsia irakurtzen ere agertu da esaldi ditxosozkoa, eta, hainbat aldiz entzunda horren harira idaztea etorri zait burura.

Gatza da sinestea Euskadi Gaztea, Euskadi irratia edo edozein komunikabidetako estariek inprobisaziorako lekurik ez dutela izaten.

Izaten dira Teleberria, edo albistegi eta antzeko saio serioak, non informazioa den nagusi eta ulertu dezakegun esan beharrekoak esan behar direla, eta gidoia jarraitzea besterik ez dagoela.

Baina, burura datorkit Ilaski Serrano edo Euskadi Gazteako bestelako esatariak, “reality” gisako saioak egiten , hainbat “ñañukeri” egiten saioan zehar, hori dena benetan idatzita al dago?

Laburpen hitzak: , , ,

2 Erantzun to ““Inprobisaziorik onena idatzita dagoena da””

  1. Arantza Gutierrez Says:

    Kaixo, Eider.
    Arrazoi osoa duzu, hainbatetan inprobisatu behar dute esatariek. Aipatzen duzun liburuan inprobisazioarako gidoiaren atala irakurtzen baduzu, konturatuko zara, batzuetan ez dugula dena idatzi behar. Inprobisatzen dugunean, berriz, diskurtsoa garatzen badugu arrakasta lortuko dugu, bestela berritsuen hitzjarioa besterik ez, eta hitzontzi bihurtuko. Agian idatzirik ez, baina aurretik pentsatuta izan behar dugu esan nahi duguna, bestela topikoetan eroriko gara: “ezinbestez hasiera emango diogu….”, eta halakoak.
    Ongi izan

  2. eider Says:

    sinesten dut, esandakoari erreparatu diot, hausnarketarako bidea sortu dit zuk aipatutako esaldi adibide horrek, eta nonoiz saiatu izan naizenean gidoi bako solasaldi bat egiten, kontakizunak…egia da topikoetan jaustea erreza dela, irrati o telebistan are errezago seguruenik…
    EIDER

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: