Eragin handia duelako irakaslearen gogoak eta hitz jarioak…

Ikasteko garaia da, soberan dakigu hori ikasle garenek, eta bitakora honen lerroen irakurle zintzo zaretenek ere dagoeneko jakingo duzue bebai.

Ikasten gabiltza, jotake, azterketa batzuetarako gehiago beste batzuetarako gutxiago…

Niretzako garrantzitsua izan da beti apunteen kalitatea, kostatu zait, nahikoa gainera nireak ez diren apunteekin ikastea, finean, ez da nire letra, ez da nire euskera,ez da nire hitz egiteko era… ohitura falta, noski! (Hemendik aunterik utzi didanari nila esker!) Honetara ere ohitu behar bizitza honetan…

Baina, gaur…beste kontu baten inguruan bueltaka ibili naiz, eta hemen zuekin konpartitzea iruditu zait egokiena.

Irakasle baten zein beste baten arloa ikastea berdina al da?

Egia da, ados egongo zarete nirekin arlo batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak direla, arlo batzuk ikasteko pazientzia haundia hartu behar da, nahi ez izan arren aulkian erei eta gure burua ikastera derrigortu, beste batzuk gure interesekoak dira etorkizunean baliagarri izango zaizkigu,etab.

Baina… irakasle askok beren klaseak eramangarri egiten dituzte, ikasleoi baliagarri izango zaizkigun gauzak irakasten dizkigute, badoaz gutxi gora behera klasearen nondik norakoak zehazten…eztakit…saiatzen dira ikasleokin nolabaiteko elkarkidetza sortzen.

Beste batzuk aldiz, eta ez naiz adibiderik ematen ipiniko, ezta gutxiagorik ere, finean, guztiek ditugu eta izan ditugu horrelakoak, klasera joan, beren esan beharrekoak esan eta alde egiten dute…pena da… horrek ikasleoi sarri askotan klasera joateko gogoak kentzen dizkigu, eta ikasterako ordua heltzean , askoz be gatzagoa da apunteen aurrean jartzea.

Zuek zer deritzozue????

Laburpen hitzak: , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: