Gaur bertan , Berria egunkariak kaleratzen ditu 21:00etako albistegietako audientzia datuak, non argi azaltzen den lehia handia dagoela ETB2, Antena3 eta Tele5 kateen artean astegunetan.
Orain dela gutxi arte, hiru albistegi zebiltzan lehian, ETB2, Antena3 eta TVE1, urritik aurrera ordea, Cuatro telebista berriak Iñaki Gabilondok zuzentzen duen albistegia sartu du ordu berean, eta Tele5 kateak 20:30etan eskaini ohi zuen albiste saioa ere 21:00etara pasa du.
Abenduko datuei erreparatuta, eta kontutan hartuta esan bezala hiru albiste saio izatetik bost izatera pasa direla ordu berean, ez dago ia alderik.Astetik astera liderra aldatzen da arrazoi zehatzik gabe. ETB2 eta Antena3ko albiste saioek %20.6 lortu dute , Tele5ek %20.5 eta TVE1ek %20.1.
Espainiar audientziari dagokionez, Antena3 izan da 2005.urteko liderra.Noticias2 izeneko saioa, Antena3 telebistan 21:00etan Matias Prats eta JJ.Santosek aurkeztutako saioa izan da ikusiena, %25eko audientziarekin.
Laburpen hitzak: General
03:18 2006/01/25 |
Ni ETB2ko Teleberriarekin eta Cuatroko albistegiarekin gelditzen naiz.
ETB2koa, hemengo gauzen inguruan enteratzea atsegin dudalako. Eta Cuatroko albistea, aurkezlearen estiloa gustoko dudalako.