Mila kilometrora (maitasun eskutitza)

Gaur, gure lerroak ezik beste batzuk gomenatzeko idazten dizuegu.

Gaur Manex Sagarna Euskal Filologiako iaksle arratiarrak idaztitako lerroak irakurtzeko gomendioa luzatu nahi dizuegu.

Manex-en Bloga, “Lotsabako baten baterra”

Jaso besarkada handi bi hasteko. Bat nirea eta bestea nire amarena. Atzo esan nion gutuna bidali behar nizula eta eguneko aurpegi sentiberena nozitu nion. Emozionatu egin nintzen, aspaldi ez bezala. Egunen batean, bisitan joango gatzaizkizula esan du tonu desesperatuz, baina zintzoki. Mila kilometroak bi egingo direla fantaseatu du. Poeta egiten duzu ama zutaz oroitzean.

Aspaldi ez dut zure erantzunik jaso, ez eta Tenerifeko usairik gozatu. Hara alde egiten dut esna eta lo nagoenean. Datorren ekainerako han izango nauzu berriz, atzo erosi nuen hegaldirako ticketa. Ordura arte gauero amets bidez joan beharko dut zure gelara, zure musugorrietan hain maite dituzun kilimak egin,hurrengoak noiz iritsiko zain lagatzen zaituzten muxu bero bi eman eta irribarre eztiz etxera bueltatzeko. Bidean malkoak utziz, Teide handian deskantsua hartu eta egunsentiari babes zaitzan eskatu arte…

Laburpen hitzak: , , ,

2 Erantzun to “Mila kilometrora (maitasun eskutitza)”

  1. Manex Sagarna Says:

    Joe, eskerrikasko nire testu bat jartzeagatik, ohore bat da zuen blogeko eskina magiko hontan agertzea.
    Begirune handiz mosu handi bi.

  2. Eider Says:

    Pozten naz hori esataaz… gure bloga zabalik dago zure lerroetarako, e!!Serio esaten dizut zu bezalako idazle finak oso oso ondo etorriak direla gurean.
    Musu bat
    EIDER ANDRES

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: