Apenas

EKOGRAFIAK

Fermin Etxegoien

Presoen gaia ez den apenas esistitzen Euskal Telebistan. Esaldia apenas aldatu gabe, gauza bera esan liteke: presoen gaia apenas esistitzen den Euskal Telebistan.

Presoen eguneroko bizimoduan gertatzen dena gutxitan bilakatzen delako albiste gure telebistan. Ezta arretagune ere, ondorioz, hemengo biztanleen gehiengoarentzat. Presoen senide guzti-guztientzat ez bezala, noski, zein ezker abertzaleko militante askorentzat ere: haientzat albisteak beti gertatzen dira presoen inguruan, telebistak jaso ala ez.Ehunka euskal hiritar kaiolaturik daude aspaldi. Egunero jasan behar izaten dituzten jukutrien berri apenas daukagun. Eta presoen sustenguan mobilizaturik beste milaka lagun ari da egunero. Baina horren jarraipenik ez dago hemengo komunikabide gehienen aldetik.Komunikabide gehienen aldetik mezu bakarra zabaltzen delako presoekiko: euskal preso politikoak ETA erakundeko militante aktiboak izan dira eta ekintza odoltsuetan parte hartu dute (edota lagundu egin dute ekintzok burutu zitezen), presoei laguntza ematea terrorismoa ontzat hartzea da.Presoen aldeko manifestazio jendetsu batean hamaika alde informatibo aurki daitezke, bistan denez, telebistan ohikoak ditugun edozein esparrutan jorratzeko modukoak: albiste hutsak, magazin baterako kronikak, elkarrizketa pertsonalak, solasaldi ideologiko mamitsuakÉ Baina honelakorik ia inoiz ez dira agertzen telebistan.Ondorioz, presoak oso urrun daude hiritar askorengandik. ETAren aurka sentitzen diren euskal hiritarren gehiengoarentzat, urrutiegi. ETAko militante bezala ageri zaizkielako euskal preso politikoak (militante latente bezala). Arrazoi nahikoa ote da «presoen eskubideak betetzen diren ala ez», ETAren aurka sentitzen diren euskal hiritarren gehiengoak horretaz ardurarik ez hartzeko? Arrazoia ez da, noski: eskubidea beti eskubide. Nola apurtu dinamika hau? Telebistaren aldetik, ausardiaz jokatuz eta barrurago eginez. Zeren beldur ote da gure telebista? Egiaren bila egitea, komunikabide guztion zeregin etikoa dugu.

Laburpen hitzak:

Erantzun bat to “Apenas”

  1. Xabi Says:

    Ez nago ados. EITBk presoen inguruko albisteak ederki estaltzen ditu (ez herriko lehenengo arazoa balitz bezala, baina ezta ere zerbait marginala balitz bezala). Askotan GARA eta BERRIA egunkariez gain, albisteok eskeintzen dituen hedabide handi bakarra da (prentsaurreko asko, horren lekuko).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: