Hamar hilabete dira Pititako Irratia, Santurtziko Irrati librea itxi zenetik.
Pititako Irratia,1987,urtean sortu zen Santurtziko auzo bateko bizilagunek eta beste hainbatek jarritako indarrarekin.
Irratitik hainbat eta hainbat pertsona eta mugimendu pasa dira, Santurtzikoak eta kanpokoak, beti entzuleari ahalik eta programaziorik onena eskaini nahian.
Gaur, eta gaiaren inguruan lan bat egin berri dugula aitzakiatzat hartuta, honen inguruan lerrotxo batzuk idaztea pentsatu dut, lana egin eta askok eta askok ez baitzekiten Pititako irratia jadanik ez zenik existitzen.
2003.urtean, irratia geldialdi biologikoan sartu zen. Gatza da ulertzen, baina egoeraren azterketa egiteko unea ze, jadanik jendearen gogo edo indarrak ez ziren hasierakoak eta irratiak akats asko eta asko zituen, hortaz, 15 urte eta gero, pentsatu behar zuten irratia nondik eta nora joango zen etorkizunean. Epealdi horretan, musika eta deialdi zehatz batzuk besterik ez ziren entzuten 107.00FM dialeko uhinetan.
Geldialdi horren ostean, eta hainbat asanblada egin eta gero, erabaki gogorra hartzeko unea iritsi zitzaien. Urte bateko epea eman zuten irratiarekin zer egin erabakitzeko, proiektu berrien sorrerari bide eman ahal izateko, baina… heldu zen erabakirik gogorrena hartzeko unea, 2005.urteko Otsailean Pititako ofizialki itxi eta materialak beste hainbat proiektutara bideratu zituzten.
Pititako itxita, baina, irrati libreen fenomenoa aztertzen hasita, 80.hamarkadan hainbeste indarrez hasitako mugimendu edo proiektu multzo hau, krisian ez ote dagoen galdetu beharko genioke gure buruari. Garai hartan sortu ziren 60tik gora irratietatik, gaur 20 inguru daude bizirik Euskal Herrian.
Laburpen hitzak: General
Utzi erantzun bat