Azken orduko albistea!!

       

’18/98 AUZIKO’ EPAIKETA

Istripua izan du auzipetuetako batzuk Madrilera zeramatzan furgonetak, baina inork ez du minik hartu

Autobusean barik furgonetetan egin dute gaur ’18/98 auziko’ auzipetuek Madrilerako bidea, eta furgonetetako batek, Bizkaiko eta Arabako bederatzi auzipetu zeramatzanak, istripua izan du Segovian; hala ere, inork ez du min handirik hartu eta guztizak onik daude. Erietxean dira, baina ohiko azterketa egiten, eta guztiek handik Madrilera auzi saiora joateko asmoa dute. Epaiketaren gaurko saioa, berriz, 10:30etan hasi da, baina segituan bertan behera utzi du Angela Morillo epaileak, istripua izan duten auzipetuak falta direlako, haien berrien zain.

Zehazki, honako auzipetuak dira istripua izan dutenak: Txema Matanzas, Alberto Frias, Iñaki O’Shea, Andoni Diaz Urrutia, Bixente Askasibar, Xabier Balantzategi, Marta Perez, Ana Lizarralde, Olatz Egiguren. Haiekin direnek ziurtatu dute inork ez duela min handirik, eta badaezpako azterketak, ohikoak, egiten ari zaizkiela erietxe batean. Behin azterketa amaituta guztiek Madrilera gaurko auzi saiora joateko asmoa dute.

Epaiketako gaurko saioa, berriz, etenda dago oraingoz. 10:30etan abiatu da, baina hasi bezain laster utzi du bertan behera Angela Morillo epaileak, hain zuzen ere, istripua izan duten auzipetuak falta zirelako. Morillok agertu du auzipetu guztiak aurrean direla egin behar dela epaiketa, eta, ondorioz, ezbeharra izan dutenen egoeraren berri zehatza izan arte eten egingo duela saioa.

Orain dela gutxi berrian agerturiko albistea

Laburpen hitzak: , , , , ,

Utzi iruzkina