Bihartik Igandera luzatuko da aurtengo Durangoko azoka. Bihar, asteazkena, profesionalei zuzendutako eguna bada, bihartik aurrera edonork edukiko du Durangora gerturatzeko aukera.
Aurtengoa 40.edizioa da, eta azokako antolatzailea den Gerediaga Elkarteak aurten Zentsura edukiko du hizpide.
Gotzon Garate idazleak jasoko du urtero ematen duten “Argizaiola Omen” saria,
Gerediaga elkarteak 1992.urtean beste garai batzuetan zenbait pertsona eta erakundeek euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatzeko Durangoko argizaiola omen-saria ematen hasi zen, berba bitan esateko gauean argia izan zirenei eskerrak emateko. Sari hau Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka-n ematen da urtero.
Aipatu behar da ere, azokak aurten bere 40 urteetako historiari errepasoa egingo diola, eta horretarako eta beste zenbait aspektu bultzatzeko 22 ekitaldi prestatu dituzte bihartik aurrera Durangoko eszenatoki desberdinetan.
Ni neu, aurten lehenekoz Durangon lanean izango naiz, askok dakizuenez, eta beraz, kontatuko dizkizuet eguneroko Durangoko kontuak etxera heldu bezain laster , zuek ere , joan ez arren , azokaren sentimendua nlabait jaso ahal izateko. Era berean, eta nireak bezain interesgarriak izan daitezkeen kontakizunak azokak daukan “Olmako Tximiniatik” blogean jasoko dituzue egunez egun. Joatekotan zareteni, badakizue, ez ahaztu eta etorri bisitan , “Unbe banaketak” entrepresaren standeean izango nauzue 5 egunez eta.
EIDER
Informazio guztia azokaren web gunean aurkituko duzue : www.durangokoazoka.com
Laburpen hitzak: Durangoko azoka
Utzi erantzun bat