Nazioarteko Harremanetako lanak berriro ere

Bai atzo gelan adierazi zuen bezala “jai” daukagun aste honetan lan egin behar dugula dirudi. Eta lehen ere nahiko lan ez dugunez ba Gorka Oruetari bat gehiago ematea otu zaio, bere eskuzabaltasunaren adierazle (esaldi honek izugarrizko tonu ironikoa du e!).

Lana ekasin jarri duen testu baten ingurukoa da eta honako da berak adierazi bezala egin beharrekoa: “Nazio Batuen Erakundearen Erreformaren inguruan Goi-Mailako Taldeak egin duen Txostena da, 2004ko abenduaren 2an. Irakurri beharreko orrialdeak 72-86. Aipatutako orriak irakurri eta Goi-Mailako taldeak proposatzen dituen erreformak hartu, erreformen laburpena egin. Beharrezkoa izango zaizue Nazio Batuen Gutuna begiratzea, zuzenean egin dezakezue NBE-aren webgunean www.un.org. Horrez gain, Nazio Batuen erreformaren inguruan argitaratu diren artikuluak irakurri beharko dituzue ere, batez ere erreformaren inguran sortu den eztabaida politikoa hobeto ulertu dezazuten. Artikuluak —nahiko laburrak dira— helbide hauetan aurkitu ditzakezue: www.realinstitutoelcano.org, tarwww.politicaexterior.com eta www.fp-es.org .Ikasgaiaren programaren bibliografian bestelako estekak agertzen dira ere, behar dituzuenak erabil itzazue. Organuen inguruan informazioa bilatu behar duzue (osaketaz, funtzionamenduaz, etab), Nazio Batuen webgunera jo bertan informazio guztia oso ondo azalduta baitago. Azkenik, txostena abenduak 12-16 astean landuko dugu klasean, beraz lehenengo klaserako eginda ekarri. Iritzi pertsoanla idatzi behar duzue ere. Txostenak 4-5 orrialdetakoa behar du izan”

Ala ba akueduktu ona pasa ta segi lanean betiko moduan. Noizko gure bizitza egiteko denbora libre pixkat?

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: