Amona galdu dut

Duela ordubete auzoko amona bat ikusi dut bere bilobak eskolara eramaten. Bidearen erdian geratu dira eta amonak bilobei (bi ziren) euro bana eman die. Eta nire amonataz oroitu naiz.

Nik ez nuen amonak eskolara eramateko zorterik eduki. Anaiekin joaten nintzen beti baina jakin nuen egoerari alde ona bilatzen: baserrira amona bisitatzera joatean maitasun eta goxotasun berezi batekin hartzen gintuen. Baina hori txikiak ginenean zen.

Orain bisitan joaten natzaionean pozten da baina bere ilusioa irripar xume batetara mugatzen da. Garai batean zituen ilusioak galdu dituela pentsatzen dut maiz. Eta ilusio horiekin batera sentiberatasuna. Nahi duena esaten du gainerakoei min egin dakiokela pentsatu gabe. Urteek, bizitzak eta bakardade sentipenak amona garraztu didatelakoan nago. Eta ezer ez da lehengoa.

Badakit dena adin, garai eta distantziaren ondorio dela baina jada nik ez dut beragan garai batean ikusten nuen izaki maitakor eta xamur hura (gehientsuenok gure amonagan ikusten dugun hori) ikusten. Berak ere nigan garai bateko haur bizi hura ikusten ez duen bezala. Eta ez dugu elkarrekin egoten asmatu. Elkarrekin hitz egiten, nahi bezala komunikatzen. Ez dugu, ez, urteetan zehar elkarrekin bizitzen asmatu.

Gaur ikusi ditudan haur horiek jakingo balute hain txikiak izanik ere nolako inbidia diedan…

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: