Martxoan emakumeon eguna, Maiatezan langileen eguna, amaren eguna,
aitaren eguna, santuen eguna, interneten eguna, maiteminduen eguna… hamaika egun daude ospatzeko, gehienak saltokiek asmatuak, edo asmatuak ez badira behintzat haiek iragarriak, beste batzuk sentimendu baten seinale, ahatu behar ez duguna gogoratzen digutena egun batez behintzat.
Gaur HIESAren Nazioarteko eguna da, gaur komunikabideen errez gogoratu digute gaitza ez dela desagertu , eta hainbat eta hainbat kutsatu daudela munduan, noiz utzi ahal izango diogu datu hauek gogoratzeari??
Larunbatean , abenduaren 3an, alegia, Euskararen eguna da, euskaldunek eta besteek jakin dezaten euskara existitzen dela, hainbat eta hainbat garela euskaraz aritzen garenak, eta are gehiago, gero eta gehiago garela euskaraz bizi nahi dugunak.
http://www.euskosare.org/ene/2005/
Noiz utziko diogu honen gisako egunak ospatzeari? Noiz ez dugu beharko egun bat aldarrikapenak egiteko?
Laburpen hitzak: Denetarik
Utzi erantzun bat