Bitakoren garrantzia kazetarigaiontzat

Gutariko gehienek iaz jakin genuen lehenekoz bitakora bat zer zen , bere existentziaz jabetu , eta berehala gurea martxan jarri behar izan genuen , irakasle batek aginduta , guk ere gure lerroak plazaratzeko aukera ematen digun baliabide hori erabiltzen hasi ginen.

Askok ez zuten iaz indar askorekin hartu , eta aurtengoan berriz ere gure blog berria martxan ipini behar izan dugu , 2.mailan gauden honetan beste irakasle desberdin batek aginduta.

Egia esan , eta hausnartzen jarriz apur baten , irakasleek agindutakoak ez dira izaten normalean guk nahi bezain interesgarriak, ez ditugu hartzen gogoz, eta sarri askotan , ahalik eta modurik arinenean egiten ditugu arloa gainditu eta gainetik kentzea helburu bakarra delarik guretzako. Baina , bitakorak ez dira soilik unibertsitateko irakasle pare batek asmatutako baliabide inutila.

Bitakorak, eta niri iritzia emanez beti ere, kazetarigai garenontzako elementu oso garrantzitsuak dira, web gune hauek oso egokiak dira guk gure lerroak plazaratzeko, idazten trebetasuna hartu , eta gutxika gure etorkizuneko lana izango den horretan murgiltzen hasteko. Finean , bitakoretan , edozein gairi buruz idatzi daiteke, lagunekin bizitakoez, gure gustuko kirolaren inguruan , albisteak, bizipenak, iritziak… eta edozeinek izango du guk iritzitako horiek irakurtzeko, eta zeozer gehitu nahi izatekotan , mezuen bidez guri jakinarazteko.

Gaur, blog-ak oso hedatuta dauden elementu periodistikoak dira, munduan zehar hamaika blog aurkitu daitezke, hamaika gai, edozein herrialdetan , eta noski, gure inguruko hedabideak ere moda honetara gehitu dira, finean , informazioa modu desberdin batean emateko bidea dira bitakorak. Horren adibide argia, tele5-k duen bloga, edota Cuatro telebista berriaren blog-a, hau sortu baino arinago ere martxan zena…

Blog gune hauek sortzeko, hainbat gune daude gaur egun , Blogspot izeneko gunea , bitacoras.com, blogger… era berean, eta guk iaz berriemaile.com-en abarotuta izan genuen bezala, badaude Deustuko unibertsitateko ikasleen blog-ak hartzen dituzten orriak, edota Eibar-eko blog komunitatea, etab.

Euskal Herrian, eta euskal blog guneak biltzeko helburuarekin, www.eraztuna.com orrialdea sortu da, non nahi duenak bere bitakora sartu ahal izango duen beste erabiltzaileek ikusteko, baldintza bakarrarekin, alegia, gunearen gehiengoa euskaraz egotea.Orrialde interesgarria da hau, euskaraz idatzitako artikulu ugari aurkitzeko aukera ematen du, kazetarienak, kazetarigaienak, kaleko edozein pertsonarenak…

Nik ere, aurten klaseko beste bi lagunekin batera nire web gunea daukat : http://kostaldea.bitacora.com, non ahal dugun guztietan guk ere gure lerrotxoak idazten ditugun, gure paranoiak, bizipenak, gure argazkiak … eta hemendik denbora gutxira seguraski nire aurreko urteko gunea ere berreskuratuko dut , http://eidan.berriemaile.com.

Orain, behin hau guztia irakurrita, bakoitzak dauka erabakia, bakoitzak jakingo du interesatzen zaion bere gune propioa izatea edo ez, teknologia berriek edozeini eskaintzen dioten baliabide hau erabili nahi duen ala ez, bitartean , nik nirea egiten jarraituko dut irakurri nahi duenaren gozamenerako.

http://zopelana.org/Itb orrialdean kaleratutakoa

Laburpen hitzak: , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: