Bukatzen ez den amets gaiztoa!!

Jada urtea betetzear da Baltasar Garzon epailearen aginduz gau hartan 16 lagun atxilotu zituztenetik. Amets gaiztoko gau hura 2004ko azaroaren 17an izan zen. Guztiak ere gaueko ordu txikietan atxilotu zituzten,nola ez beraiek egiten dakiten bezala: KOLPEKA.

Atxilotuen artean, Margari Eizagirre zestoarra, Aritz Romanelli zumaiarra eta berekin bizi den neskalagun Aitziber Igoa zeuden. Hauei ETA erakunde armatuko kide izatea leporatzen zieten epailearen atxiloketa aginduan.

Margarik adierazi zuenez, inkomunikatuta egon zen bost egunetan poliziak ez zuen ukitu baina psikologikoki torturatua izan zen (biak bietara ere!), Aitziberrek hiru egun igaro zituen inkomunikaturik eta tortura psikologiko izugarriak jasan behar izan zituen, izan ere, bere bikote Aritz Romanelli aske utzi zuten osasun arazo larriak pairatzen zituelako eta, beraz, bere bikotekidea erabiltzen zuten mehatxu gisa.

Urtebete igaro ostean…

Atzo goizean Margari Eizagirre zestoarra, Aitziber Igoa eta Aritz Romanelli Zumaiarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean egon ziren auzipetze autoa jasotzen. Badirudi beraien aurkako kasuak aurrera jarraituko duela eta, horrez gain, lehen leporatutako karguak ere mantendu egingo dizkiotela. Beraz, orain dela urtebeteko zauria berriro ere odoletan…

Eskerrik asko Urola- Kostako Hitzari argazkiagatik.

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: