Obaba

Askok eta askok diote liburu bat zinemaratzen denean xarma guztia galtzen duela. Hori, ordea, norberarengan dago, izan ere, liburu bat irakurtzean pertsona bakoitzak era ezberdinetara irudikatzen ditu gauzak bere baitan. Hori da nolabait esateko liburu bat irakurtzearen lilura, hau da, irakurtzen ari zaren hori era berean imajinatzea, zure irudimenak sortutako leku eta pertsonaiekin. Horregatik, zuk zure buruan irudikatu dituzun pertsonaia, leku eta egoerak, ondoren horrela ez direla ikusteak nolabaiteko dezepzioa eragiten du.

Hau guztia zertara datorren galdetuko duzue, bada, Obaba filmearen inguruan kritika ezberdinak entzun baititut. Batzuek diote, gustatu zaiela baina gehiengoaren ahotik dezepzioa hitza entzun dut, izan ere, pertsona horietako gehienak liburua irakurri ostean joan baitira pelikula ikustera eta, beraz, irudikatutako hori ondoren pantailan beste era batera ikusi dute.

Niri kontrakoa gertatu zait, izan ere, Obaba (herria) eta bertako pertsonaiak ezberdin irudikatzen nituen arren, nolabaiteko zirrara sorrarazi zidan liburuko pertsonaiak bizirik ikusteak. Hala ere bestelako gizarte batean kokatzen nuen filma, hau da, gizarte tradizional eta zaharrago batean. Horrez gain, liburua irakurtzean Obaba baserri giroko herri txiki euskaldun bat bezala imajinatzen nuen eta alde horretatik ez zait asko gustatu, ez baitu ondo isladatzen liburak azaldu nahi digun egoera, hau da, garai hartan horrelako herri batean zuten bizitzeko modua, alegia.

Laburpen hitzak:

Utzi iruzkina