Irratigintzaren aurpegiak

Gutariko askoren iritziz irratiak telebistak ez duen xarma du. Telebistan irudia ikustearekin batera dena ikusten dela iruditzen zaigu eta horrek ez du imajinazioarentzat lekurik uzten. Egia da, eta kazetarigaiok ongi asko dakigu, telebistan ikusten ez den gauza ugari daudela eta azkenean gehiago dela ikusten ez dena ikusten dena baino. Baina irratigintzan mikrofonoaren atzean dagoen pertsonaren irudia ikusten ez denez badirudi guztia ezkutuagoa dela eta azken batean, bereziagoa.

Nori ez zaio inoiz gertatu irratia entzuten egon eta bere burua mezua igortzen ari zaionaren irudia imajinatzen topatzea? Nik urteak daramazkit nahi gabe ekintza hori burutzen eta egun batean modu batean imajinatzen dudan pertsona hurrengo batean beste modu batera irudika dezaket. Azkenean, ordea, ez dut sekula asmatzen!

Azken urteetan pertsona hauetariko batzuk egin duten hedabide aldaketari esker ez da hain sinplea ekintza hau burutzea. Hor ditugu, Joseina Etxeberria, Dani Arizala, Itziar Alduntzinen etab.en kasuak. Batzuk duela urte batzuk eman zuten telebistarako urratsa, beste batzuek, ordea, duela gutxiago eman dute. Aipaturiko guzti horiek oraindik ere irratian jarraitzen dute eta haien ahotsak entzutean telebistan ikusten dugun irudia etortzen zaigu burura. Beraz, jada ez da gauza bera!!!

Aipaturiko esatari horiek Euskadi Gazteakoak badira ere, pentsatzen dut gainerako irratietan ere antzeko kasuak emango zirela. Nik horiek aipatu ditut garai batean gehien entzuten nuen irratia Euskadi Gaztea zelako. Orain Euskadi Irratira pasatu naizenez hango esatarien itxura irudikatzen topatzen dut neure burua.

Laburpen hitzak:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: