EKO; Euskal kanturik onena hautatzeko saioa martxan jarri du EITB-k

Azken hamabost urteetako kanturik onena hautatzeko telebista saioa antolatu du eitb-k.

Asteazkenero, eta abenduaren 28a bitartean , astero zenbait kanta jarriko dira lehian ikusleen botoak jasotzeko, 72 guztira.

Aurkezleei dagokienez , Joseina Etxeberria euskadi gazteako kazetari ezagunak eta Edurne Ormazabalek aurkezten dute saioa astero.

Joseina Etxeberria , “Joseina Etxeberria Euskadi Gaztea saioaren ahotsik beteranoena da. Euskal Herriak duen musika erreferente ezagunena, mikrofono atzean lan egiten hasi eta kamara aurrean lan egitearen pausoa bikain eman du. Hori ikusteko aukera izan dugu “Oporrock” eta “Eklipse@” saioetan.

Gure herrietako plazak aztoratuta eduki ditu DJ Joseinak bere oihartzunaren indarraz. Bere naturaltasun eta freskotasunarekin errazago egingo zaigu euskal kanturik onena aukeratzea” http://www.eitb.com/eko/default.asp

Edurne Ormazabal , mikroetatik harago dagoen euskadi gazteako zuzendaria , “Sofistikazio hitza eta Edurne Ormazabal bat dira. Urtero Donostiako Zinemaldiari hasiera ematen dion aurpegiak, ETBko “Katu-kale” saioan izan zuen lehen kontaktua kamerekin.

Edurnek musikarekin harreman estua izan du. Euskadi Gaztearen sortzaileetako bat da eta aurten 15 urte bete ditu zuzendari lanetan. Urtemuga hori ospatzen duen kantaren poztasunarekin ekin nahi dio “Euskal Kanturik Onena” saioa aurkezteari.”

Botu emateko aukera desberdinak aurkezten dituzte, telefonoa , azkenaldian modan jarri den SMS bidezko sistema , eta aparteko plano baten bada ere , web orrialdearen bidezko botua. Telefono dei eta SMSen artean Playa Bavarora 2 pertsonentzako 9 eguneko bidaia zozketatuko da.

Informazio gehiago:http://www.eitb.com/eko/default.asp

http://www.eitb.com/eko/default.asp

Laburpen hitzak:

Erantzun bat to “EKO; Euskal kanturik onena hautatzeko saioa martxan jarri du EITB-k”

  1. saraitxu Says:

    bueno neskatilek, artikulu hau aukeratuot kuku bat iteko. Ikusten dot aurten be, bitakora pro bat dekozuela, baina jakin, ez dozuela errez eukiko, izan be, gure berba-k gogor ekingo deutso lanari ranking-ean zeuek baino askoz atzerau ez geratzeko. oin serio, benetan lan polita egiten zabize, segidu holan nik zeozer irakurteko euki dagidan. Moxu handi bat hiruroi!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: