Urriaren 12an, zer dugu ospatzeko???

Urriaren 10a, astelehena, telebista jarri, eta bapatean , Espainiako armadari eskerrak ematen zizkion iragarkia, hasieran nire zalantzak izan nituen , uste nuen ETB ipintzeko botoia sakatu nuela nire telebistako mandoan, baina… badaezpadan … frogatu nuen, eta bai, ETB2 an Espainiako Ejerzitoari eskainitako laguntzagatik eskerrak ematen zizkion iragarkia.

Urriaren 11a, asteartea, eguerdiko teleberria ikusten nengoela, oraingoan euskaraz, berriz ere iragarki bera, hispanitate egunaren hurbiltasunagatik, berriz ere berdez jantzitako gizon horiei eskerrak ematen zizkion iragakia.

Egia esan , pentsatu nahi dut derrigortuta dagoela Euskal telebista deritzoguna horrelako iragarkiak ematen , azken finean, ni ez naiz sartuko ejerzitoaren beharrean edo behar ezan , baina telebista osoa betetzen zuen Espainiar bandera bat daukan iragarkiek ebnetan min ematen didate.

Urriaren 12an Hipanitatearen eguna ospatzen da, Zaragozan agian beste sentimendu batekin ospatuko da, baina guk?? euskaldunek?? Euskaldunontzat ere jai da, eta gutxi batzuk saiatuko dira jai izan ez dadin, azken finean , lanik egiten ez den eguna da, azken finean, segune ta zelan jausten den , zubia da askorentzat, baina…¿¿¿ benetan ba al daki jendeak zer ospatzen duen??

Aurten zenbait kontu medio, ezinezko izan zait, baina zoriontzekoak dira egun horretan sortzen diren herri eskolak, lan ekimenak… betiko manifestazioak azken finean, nik ez ditut kritikatuko, ezta gutxiagorik ere, baina errepikatzen diren ekintzak dira, aldarrikapena aldatuz, nolabait beti berdina manetnduz, gurea defendatuz egiten diren jende bilketak. Baina herri eskolak, lantegietako komiteen bilketak… guk gureari eusteko bidea dira, haien kontra joan beharrean , erakusteko guk gureari ekingo diogula, badaukagula nahiz eta ikastetxeak itxi ikasteko grina, Euskal Herriari buruz klaseetan erakusten ez dizkiguten gauza asko ikusteko, entzuteko, ezagutzeko grina.

http://www.euskalkultura.com/argazkiak/eitbCanalVasco-txikia.gif

Laburpen hitzak: , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: